Langile trukeak egitea administrazioen artean
Norentzat
- Interesdunek zerbitzua emango duten lanpostuetan izaera bera mantentzea eta hornitzeko moduan bat etortzea.
- Trukea egin nahi duten funtzionarioek lanean eman dituzten urteak, hurrenez hurren, elkarrengandik bost urte baino gehiago ez desberdintzea.
- Eskatzaileen buruek edo idazkariordeek, hurrenez hurren, aurretiko txostena igortzea.
- Trukea baimendu eta hurrengo 10 urteetan ezingo zaio beste trukerik onartu ez interesdun bati, ez besteari.
- Ezingo da funtzionarioen arteko trukea onartu, bietako bati nahitaezko erretiroa hartzeko adina betetzeko 10 urte baino gutxiago geratzen zaizkionean.
- Trukeak bertan behera geratuko dira, onartu eta hurrengo bi urteen buruan trukatzaileetako batek borondatezko erretiroa hartzen badu.
Noiz eskatu
Urte osoan zehar
Beharrezko agiriak
Trukea egiteko eskaera. Funtzionario eskatzaileak udaleko zer funtzionariorekin egin nahi duen trukea adieraziko du.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordaindu beharreko kopurua
Doakoa
Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua
Aurreikusitako epea: Hilabete bat
Legezko epea: 3 hilabete
Isiltasunaren zentzua: Aurkakoa
Prozeduraren urratsak
- Beste administrazio bateko edo Donostiako Udaleko funtzionario batek trukea egiteko eskaera erregistratzea.
- Pertsonen Zuzendaritzak informazioa eskatuko dio trukearen eskatzaile edo hartzaileari dagokion administrazioari, trukea baimentzeko finkatutako lege baldintzak betetzen diren egiaztatzeko.
- Udalaren datu basean trukea egin nahi duen udal funtzionarioak horretarako baldintzak betetzen dituen egiaztatzea.
- Udal funtzionarioari dagokion zuzendaritzari eskatutako trukeari buruzko txostena eskatzea, eskaerari erantzuna eman diezaion.
- Eskatutako trukeari aldeko edo kontrako ebazpena ematea.
- Eskatzaileei eta beste administrazioari jakinarazpena egitea.
Izapideen arduraduna
Araudia
315/1964 Dekretua, otsailaren 7koa, Estatuko Funtzionario Zibilen atalkako Legea
Toki Administrazioko Funtzionarioen Araudiari buruzko 1952ko maiatzaren 30eko Dekretua
Oharrak:
- Ikusi 315/1964 Dekretuko 62. artikulua
- Ikusi 1952ko maiatzaren 30eko Dekretuaren 98. artikulua
Datuen babesa
Tratamenduaren arduraduna
Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A
Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia
Telefonoa: 010 / 943 481 000
Emaila: udalinfo@donostia.eus
Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria
Tratamenduaren xedea
Gordetzeko epeak
Legitimazioa
Hartzaileak
Eskubideak
Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:
- Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
- Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
- Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
- Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
- Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.
Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.
Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.