Hirigintza plangintza: Xehetasun Azterlana
- Lerrokadurak eta sestra lerroak adieraztea, zuzentzea eta osatzea.
- Bolumenak ordenatzea.
- Urbanizazio obren, eraikuntzen, eraikinen, instalazioen eta antolamendu xehatuan definitutako bestelako obra eta hiri elementu osagarrien alderdi eta ezaugarri estetiko eta konpositibo jakin batzuk erregulatzea.
Norentzat
Interesdunak edo bera ordezkatzeko baimena duenak.
Beste pertsona bat baimen dezakezu tramite hau zure izenean egin dezan. Horretarako ordezkaritza baimen hau bete beharko duzu.
Ordezkaritza iraunkorragoa eman nahi baduzu, ordezkarien erregistroan egin dezakezu.
Noiz eskatu
Urte osoan zehar
Beharrezko agiriak
- "1.1.1: Memoria (pdf): Jabetzaren justifikazioa edo jabetzaren adostasuna, aurrekariak, hirigintza justifikazioa, xehetasun azterlanei ezarritako mugen justifikazioa,..."
- "1.1.2: GAOn argitaratu beharreko araua edo fitxa. (pdf)"
- "1.1.3: Informazio planoak. (pdf)"
- "1.1.4: Antolamendu planoak. (pdf)"
1.2. AGIRI BEKTORIALA:
Planoak CAD fitxategietan (dwg edo antzekoa), UTM ETRS89 koordenatu sistema, 30. zona.
JARRAIBIDE OROKORRAK, honako hauek betetzeko:
- Sinadura digitalak: Ikusi hemen
- Fitxategien formatuak: ikusi hemen
OHARRA: Dokumentazio guztia bi hizkuntza ofizialetan aurkeztu behar da (euskaraz eta gaztelaniaz)
Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa erabiltzea derrigorrezkoa da.
Eranskinen gehienezko tamaina: 300 Mb
Ordaindu beharreko kopurua
Doakoa
Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua
Aurreikusitako epea: 4 hilabete
Legezko epea: 6 hilabete
Isiltasunaren zentzua: Aurkakoa
Hasierako onespenerako, legezko gehienezko epea 3 hilabetekoa da; hasierako onespenetik beste 3 hilabete daude behin betiko onespenerako.Prozeduraren urratsak
- Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea.
- Zuzentzeko tramitea, bidezkoa bada
- Txosten tekniko, juridikoak eta ekonomikoak
- Tokiko Gobernu Batzordearen erabakia, hasierako onespenarekin, eta hala badagokio, baldintzekin.
- Iragarkia argitaratzea GAOn, zabalkunde handieneko egunkarian/etan eta egoitza elektronikoan, 20 egun baliodun emanez alegazioak aurkezteko.
- Alegaziorik egonez gero, azterlana idatzi duen taldearen txostena. Udal zerbitzu teknikoen txostenak alegazioei eta behin betiko onespenaren erabakiari buruz.
- Udalbatzaren irizpena eta ondoren erabakia, azterlanaren behin betiko onesperarekin.
- Pertsona/erakunde eskatzaileari eta beste interesatuei erabakia jakinaraztea.
- Iragarkia GAOn argitaratzea eta egoitza elektronikoan.
Izapideen arduraduna
Araudia
Datuen babesa
Tratamenduaren arduraduna
Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A
Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia
Telefonoa: 010 / 943 481 000
Emaila: udalinfo@donostia.eus
Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria
Tratamenduaren xedea
Gordetzeko epeak
Legitimazioa
Hartzaileak
Eskubideak
Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:
- Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
- Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
- Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
- Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
- Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.
Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.
Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.