Hirigintza egikaritzea: Ituntze Hitzarmena
Udalak plangintzan, edo izatekotan ere, hirigintzako jarduketa programan finkatzen du hirigintza gauzatzeko jarduketa sistema.
Itun sistemaren bidez, lurzoruaren % 50 baino gehiago duten pertsona jabeek hitzarmen bat sinatuz hau onartzen dute:
- Itun batzordea osatzea
- Batzordearen bidez, onuradunak eta jarduketa kargak ekitatez banatzeko birpartzelazio dokumentua formulatzea.
- Nahitaez eta doan laga beharreko lur eta ondasunak Legean, plangintzan edo hitzarmenean ezarritakoarekin bat ematea.
- Urbanizazio karga guztiak bere gain hartzea eta Legean, plangintzan edo hitzarmenean unitateari esleitutako hirigintzako, azpiegituretako eta zerbitzuetako obrak egikaritzea.
Norentzat
Interesdunak edo bera ordezkatzeko baimena duenak.
Beste pertsona bat baimen dezakezu tramite hau zure izenean egin dezan. Horretarako ordezkaritza baimen hau bete beharko duzu.
Ordezkaritza iraunkorragoa eman nahi baduzu, ordezkarien erregistroan egin dezakezu.
Noiz eskatu
Urte osoan zehar
Beharrezko agiriak
Eranskinen gehienezko tamaina: 200 Mb
Ordaindu beharreko kopurua
Izapidea doakoa da, baina beharrezkoa da urbanizazio kargen % 7ri dagokion fidantza bat gordailuan lagatzea.
Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua
Aurreikusitako epea: 4 hilabete
Legezko epea: 3 hilabete
Isiltasunaren zentzua: Aurkakoa
Hitzarmena ez bada epearen barruan sinatzen, Udalak jarduketa sistema aldatuko du eta eragile urbanizatzailearenera edo egikaritze publikoko batenera pasatuko da.Batzordea eratzeko epea:
- Plangintzan finkatuta badago: 6 hilabete behin betiko onespenetik hasita.
- Hirigintzako Jarduketa Planean finkatuta badago: 2 hilabete onespenetik hasita.
Prozeduraren urratsak
- Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea.
- Txosten teknikoa eta juridikoa (arkitektoa eta hirigintzako teknikari juridikoa).
- Tokiko Gobernu Batzordearen erabakia, hasierako onespenarekin, eta hala badagokio, baldintzekin.
- Iragarkia argitaratzea GAOn, zabalkunde handieneko egunkarian/etan eta www.donostia. eus atarian, 20 egun baliodun emanez alegazioak aurkezteko.
- Alegazioen eta behin betiko onespenaren Hirigintza Txostenak.
- Tokiko Gobernu Batzordearen behin betiko onespena.
- Erabakia interesdunei jakinaraztea eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
- Hitzarmena sinatzea.
Izapideen arduraduna
Araudia
2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, lurzoruari eta hirigintzari buruzkoa
21/2013 Legea, abenduaren 9koa, ingurumen ebaluazioari buruzkoa
Donostiako Hiria Antolatzeko Plan Orokorra
123/2012 Dekretua, uztailaren 3koa, hirigintzako estandarrei buruzkoa
Bestelako informazioa
Ez dago batzorderik eratu beharrik azalera osoa pertsona bakar batena denean; kasu horretan, pertsona horrek izango du batzordeari dagozkion betebeharren ardura eta hitzarmena sinatuko du.
Datuen babesa
Tratamenduaren arduraduna
Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A
Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia
Telefonoa: 010 / 943 481 000
Emaila: udalinfo@donostia.eus
Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria
Tratamenduaren xedea
Gordetzeko epeak
Legitimazioa
Hartzaileak
Eskubideak
Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:
- Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
- Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
- Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
- Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
- Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.
Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.
Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.