Hirigintza egikaritzea: Birpartzelazio proiektua

Birpartzelazioa egikaritze unitate batean (hirigintza jarduketako esparrua) dauden finkak elkartzea da, gero plan bati egokituta berriz zatitzeko; sortzen diren partzelak pertsona interesdunen eskubideen arabera banatzen dira.

Birpartzelazio proiektuak garrantzi handia du; izan ere, egikaritze unitatearen jabe diren pertsonei egokituko zaizkien partzela eraikigarriak eta partzela bakoitzaren urbanizazio kargak zein diren finkatzen du.

Norentzat

Birpartzelazio proiektua urbanizazioko sustatzaileak, jabeak edo eragile urbanizatzaileak, edo zuzenean administrazio jarduleak ofizioz formulatu ahal izango dute, eta Udalak onartuko du.

Noiz eskatu

Urte osoan zehar

Beharrezko agiriak

  • Birpartzelazio proiektuaren hasierako onespenerako itun batzarraren erabakia.
  • Erregistroko titularrentzako eta ukitutako eta informazio publikoko pertsona guztientzako jakinarazpenaren ziurtagiria.
  • Birpartzelazio proiektuaren agiria, lurzoruari eta hirigintzari buruzko 2/2006 Legean aurreikusitako edukia izango duena. Honako agiri hauek sartuko dira, gutxienez:
    • Birpartzelazioa justifikatzen duen txostena.
    • Domeinuaren eta kargen Jabetza Erregistroaren Ziurtagiria.
    • Pertsona jabeen eta interesdunen erlazioa, duten eskubideen nolakotasunari eta zenbatekoari dagokienez.
    • Sortzen diren finken esleipenerako proposamena.
    • Plana egikaritzearen ondorioz desagertuko diren eskubideen tasazioa.
    • Behin-behineko likidazioaren kontua.
    • Planoak.

Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 200 Mb

Ordaindu beharreko kopurua

Hirigintzako Zerbitzu tasak

**2019ko urtarrilaren 1etik aurrean indarrean dagoen eranskina

  • 10 jabe edo gutxiago: 2.040 €
  • 10 jabe baino gehiago eta 50 edo gutxiago: 3.111 €
  • 50 jabe baino gehiago: 6.222 €
  • Birpartzelazioko prozedura laburtua: 793,87€

Prozeduraren urratsak

  1. Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea
  2. Txosten teknikoa eta juridikoa (arkitektura eta hirigintzako tekniko juridikoa)
  3. Tokiko Gobernu Batzordearen erabakia, hasierako onespenarekin
  4. Iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta www.donostia .eus atarian argitaratzea, 20 egun emanez alegazioak aurkezteko
  5. Alegaziorik egongo balitz, dagozkien txosten tekniko eta juridikoak
  6. Aurkeztutako alegazioen eta txosten teknikoen ondorioz proiektua aldatu behar bada eduki orokorraren funtsari edo interesdun gehienei eragiten dielako, entzunaldiaren izapide berria eman beharko zaie interesdun guztiei 20 eguneko epean.
  7. Tokiko Gobernu Batzordearen erabakia, behin betiko onespenarekin
  8. Pertsona jabeei eta gainerako pertsona interesdunei jakinarazpena
  9. Euskarri informatikoko ale bat Gipuzkoako Foru Ogasuneko Hirilurren Katastro Zerbitzura bidaltzea
  10. Behin betiko onespena GAOn eta www.donostia .eus atarian argitaratzea
  11. Behin betiko onespenaren erabakia finkoa denean, Jabetza Erregistroan izena ematea, administrazio ziurtagiriaren bidez, itun batzarraren aldetik
  12. Tasen likidazioa

Izapideen arduraduna

Departamentua: Hirigintza Sostengagarriko Zuzendaritza

Araudia

Tratamenduaren arduraduna

Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A

Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia

Telefonoa: 010 / 943 481 000

Emaila: udalinfo@donostia.eus

Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria

Tratamenduaren xedea

Udalak hirigintzaren arloan egindako prozedurak eta jarduerak kudeatzea eta kontrolatzea, plangintza, kudeaketa, hirigintza-legezkotasuna berrezartzea, hirigintza-desjabetzeak eta udalaren eskumeneko gainerako gaiak barne. Alde batera uzten dira jarduera horien xede izan daitezkeen lizentziak edo baimenak, UDAL LIZENTZIAK ETA BAIMENAK, eta, hala badagokio, hasitako zehapen-prozedurak, jarduerari dagozkiolako ZEHAPEN-PROZEDUREN tratamendua.

Gordetzeko epeak

Bulegoko artxibotik erabateko ezabatzea 5 urtetan.

Legitimazioa

DBEOren 6.1.e) artikulua, interes publikoa edo esleitutako botere publikoen egikaritza: -Apirilaren 7ko 2/2016 Legearen, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa, 17.1.9 artikulua. -Apirilaren 2ko 7/1985 Legearen, Toki-araubideen oinarriak arautzen dituena, 25.2.a) artikulua. - 7/2015 Legegintzako Errege Dekretua, Urriaren 30Ekoa, Lurzoruaren Eta Hiri Erreabilitazioaren Legearen Testu Bategina Onartzen Duena. - 21/2003 Legea, Abenduaren 9koa, Ingurune Ebaluazioakoa. -Establezimendu Publikoak eta atseden jarduerak kokatzeko Udal Ordenantza. -Ordenantza, eragozpenak sortzen, osasungarritasun edo higiene baldintzak aldatzen edo pertsonei zein gauzei arriskuak sortzen diezkieten jardueretatik herritarrak babesteko Udalak nola jokatu behar duen arautzekoa. -Eraikuntzako Ordenantza Osagarriak. -Ordenantza, Telekomunikazio sareetako instalazio irrati elektrikoak arautzekoa. -Soinu eta zarataren kutsadura dela eta Udalak hartuko duen jarrera arautzen duen Ordenantza. - Donostiako Bizitegi Eraikinetako Etxe­Bizitzetarako Irisgarritasuna Sustatzeko Udal Ordenantza - 2/2006 Legea, Ekainaren 30Ekoa, Lurzoruari Eta Hirigintzari Buruzkoa - 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetze Legea. - 1957ko apirilaren 26ko Nahitaezko Desjabetze Legearen Erregelamendua.

Hartzaileak

Legeak ezarritakoak eta tratamendu honen esparruan aplikagarri direnak.

Eskubideak

Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:

  • Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
  • Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
  • Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
  • Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
  • Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.

Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.

Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.

Izapidearen egoera
Epe barruan
Telematikoa

Tramitea hasi

Dokumentuak

Eskabidea