Hilerriak: gorpuak eta hondarrak erraustea
Leku horretan agurrak egiteko gela bat dago, eta han, errausketa baino lehenago, ekitaldi txiki bat egiten da hildakoari azken egurra emateko.
Bi errausketa mota daude:
- Gorpuaren errausketa
- Gorpuen hondarren errausketa: heriotzatik 5 urtera edo gehiagora errausten direnean.
Aukera bat baino gehiago dituzte familiakoek, eta horien artean dago Polloeko haustegi batean kutxa zortzi urtez uztekoa (epea luza daiteke).
Informazio gehiago
Norentzat
Noiz eskatu
Urte osoan zehar
Beharrezko agiriak
- Gorpua: ehorztetxearen ardura da behar den dokumentazioa ematea.
- Beste hilerri batetik datozen hondarrak: Osasun Lurralde Ordezkaritzaren lekualdatze baimena.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordaindu beharreko kopurua
Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua
Aurreikusitako epea: Unean bertan
Legezko epea: 3 hilabete
Isiltasunaren zentzua: Aurkakoa
Prozeduraren urratsak
- Errausketaren eguna eta ordua eskatzea. Gorpuak direnean, ehorztetxeak egiten du eskaera.
- Errausketa.
- Errautsak ematea.
Araudia
Bestelako informazioa
Errausketa edo gorpua erretzea gorpua lurperatzearen edo ehorztearen ordezkoa da. Hilkutxan sartutako hildako pertsona errausketa labe batean sartzea da, errauts bihurtzeko. Errausketak gutxi gorabehera 2 ordu irauten du, eta errautsak kutxa batean ematen zaizkie familiakoei edo gertukoei.
Polloe: www.polloe.eus
Datuen babesa
Tratamenduaren arduraduna
Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A
Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia
Telefonoa: 010 / 943 481 000
Emaila: udalinfo@donostia.eus
Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria
Tratamenduaren xedea
Gordetzeko epeak
Legitimazioa
Hartzaileak
Eskubideak
Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:
- Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
- Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
- Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
- Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
- Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.
Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.
Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.
- Polloe Plaza 2