Gabonak Zuretzat programa egiteko dirulaguntza: Eskabidea
Oinarriak ikusi hemen
Norentzat
Halaber, bigarren graduko elkarteek, partzuergoek eta pertsona fisikoen edo juridikoen elkartzeek diru laguntzak eskuratu dezakete.
Noiz eskatu
Urte osoan zehar
Beharrezko agiriak
- Eskabide orria beteta
- Kasu bakoitzari dagokion dokumentazio osagarria erantsi behar da, oinarrien arabera.
Oharra: izapide honetan zehaztutako eskaera eredua erabiltzea derrigorrezkoa da.
Eranskinen gehienezko tamaina: 15 Mb
Ordaindu beharreko kopurua
Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua
Aurreikusitako epea: 6 hilabete
Legezko epea: 6 hilabete
Isiltasunaren zentzua: Aurkakoa
Prozeduraren urratsak
- Oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea
- Eskaerak jasotzea
- Dokumentazioa berrikustea eta akatsak zuzentzea
- Ebaluatzea eta behin-behineko emaitzak proposatzea
- Behin-behineko emaitzak Udalaren iragarki taulan eta webgunean argitaratzea
- Interesatutako zentroek alegazioak aurkeztea 10 eguneko epearen barruan
- Alegazioak aztertu ostean, Tokiko Gobernu Batzarrak onartu beharreko behin betiko proposamena aurkeztea
- Diru laguntza emango dela eta diruaren % 70 sartu dela jakinaraztea edo, kasua bada, laguntza emateari uko egin zaiola adieraztea
- Udalaren iragarki taulan eta webgunean argitaratzea
Izapideen arduraduna
Araudia
Bestelako informazioa
- Programari dagozkion erantzukizunak bere gain hartzea.
- Beharrezko baimen guztiak lortzea.
- Programa garatzean sortutako edozein gertaera Udalari jakinaraztea, gertatutako unean bertan.
- Dirua itzultzea, gastatzen ez bada.
- Dirua itzultzea, egiaztatzen baldin bada programaren helburuetan funtsezko aldaketa bat egin dela.
- Udalak adierazitako baldintza guztiak eta aplikatu beharreko araudia betetzea.
Datuen babesa
Eskubideak
Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:
- Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
- Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
- Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
- Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
- Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.
Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.
Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.