Erregistro Sanitarioan izen ematea

Donostiako udalerrian dauden elikagai industria eta establezimenduen erregistroa, bai eta Donostian (lokalik gabe) egiten diren jarduerena ere, hauekin lotuta badaude:
  • giza kontsumorako elikagaiak edo elikagai produktuak.
  • elikagaiekin kontaktuan egongo diren materialak edo objektuak.
  • elikagaiak prestatzeko erabilitako lagungarri teknologikoak.

Norentzat

Egoitza sozialak Donostiako udal barrutian egon behar du
  • Elikagai industrietako eta establezimenduetako operadoreek, bai eta elikagaigintzari lotutako jardueretakoek ere (lokalik gabekoek).

Noiz eskatu

Urte osoan zehar

Beharrezko agiriak

  • Jardueraren aitorpena
  • Jardueraren, industriaren edo establezimenduaren titularraren NAN, AIZ, IFK edo IFZa.
  • Jarduera ekonomikoaren lizentzia (JEZ), titularraren izena eta/edo, jardueraren egoitzatzat, establezimenduaren helbidea jasotzen dituena.
  • Lokalaren planoa edo krokisa, eskalan egina eta DIN A4 tamainakoa, hauek jasotzen dituena:
    • Lokaleko edo instalazioko eremu bakoitzaren identifikazioa.
    • Eremu edo lokal bakoitzaren azalera partziala eta guztizko azalera.
    • Instalatutako makinak eta ekipamendua, lanerako gainazala eta uraren puntuak.
    • Planoa edo krokisa ulertzeko beharrezkotzat jo daitekeen informazio guztia.
      Ez da planoa aurkeztu beharrik lokalik gabeko banatzaileen eta/edo inportatzaileen jarduerei lotutako izapideetan, ezta behin-behineko edo behin betiko jarduera uzteei lotutakoetan ere.

Eskaera erakunde edo pertsona juridiko batek egiten badu, formatu digitalean aurkeztu behar da dokumentazioa. Ikus “Erregistroa” izapidea “Erlazionaturiko tramiteak” atalean.

Oharra: Izapide honetan zehaztutako inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordaindu beharreko kopurua

Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua

Aurreikusitako epea: 7 egun

Legezko epea: 3 hilabete

Isiltasunaren zentzua: Aldagarria

Udalak eskaerak jaso eta aztertzeko beharrezkotzat jotzen dena. Behin hori egindakoan, Eusko Jaurlaritzak egiten du erregistroa, eta ebazpenaren berri ematen die interesdunei. Horrenbestez, ezin da epea zehaztu.
Zer motatako elikagai industria den, administrazio isiltasunaren ondorioa positiboa edo negatiboa izan daiteke.

Prozeduraren urratsak

  1. Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea.
  2. Dokumentazioa zuzentzea, beharrezkoa bada.
  3. Eskaera aztertzea eta Eusko Jaurlaritzari bidaltzea, erregistra dezan.
  4. Eusko Jaurlaritzaren ebazpena, baiezkoa edo ezezkoa (betekizunak betetzen ez badira)
  5. Establezimendua erregistratzea
  6. Eusko Jaurlaritzak interesdun pertsonari jakinaraztea zer erregistro zenbaki dagokion eta zer jarduera jasotzen diren.

Izapideen arduraduna

Departamentua: Osasun eta Ingurumeneko Zuzendaritza

Araudia

Bestelako informazioa

Eskubideak

Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:

  • Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
  • Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
  • Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
  • Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
  • Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.

Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.

Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.

Izapidearen egoera
Epe barruan
Presentziala
Mandasko Dukea pasealekua 12
Dokumentuak

Eskabidea