Enpresentzako laguntza eta aholkularitza zerbitzua
Informazio gehiago
Norentzat
- Pertsona fisiko edo juridikoak, Donostian jarduera ekonomiko bat garatzen dutenak eta proiektu berritzaile bat dutenak.
Noiz eskatu
Urte osoan zehar
Ordaindu beharreko kopurua
Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua
Aurreikusitako epea: Aste bat
Legezko epea: 3 hilabete
Isiltasunaren zentzua: Aurkakoa
Astebete baino lehenago, eskatzailea kontaktatuko da, laguntza prozesua abiarazteko.Prozeduraren urratsak
- Eskaera erregistratzea
- Saio bat enpresa eskatzailearekin (telefono bidez edo aurrez aurre), iritziak biltzeko eta informazio gehiago izateko proiektuari buruz
- Donostiako Sustapenak datuak aztertzea eta zer zerbitzu eman behar diren planteatzea, eta jarraitu beharreko ibilbidea ezartzea
- Enpresa eskatzailearekin, proposatutako zerbitzuak eta ibilbidea aztertzea eta baliozkotzat jotzea
- Zerbitzua ematea
Izapideen arduraduna
Datuen babesa
Tratamenduaren arduraduna
Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A
Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia
Telefonoa: 010 / 943 481 000
Emaila: udalinfo@donostia.eus
Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria
Tratamenduaren xedea
Gordetzeko epeak
Legitimazioa
Hartzaileak
Eskubideak
Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:
- Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
- Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
- Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
- Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
- Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.
Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.
Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.