Biztanleen Udal Errolda: Atzerritarren berritzea edo berrestea
- Bizileku baimen iraunkorrik EZ baduzu eta Europako Erkidegotik kanpoko atzerritarra baldin bazara. Kasu horietan, erroldako izen ematea bi urtean behin BERRITU behar da.
- Bizileku baimen iraunkorra duen atzerritarra baldin bazara. Kasu horietan, erroldako izen ematea BERRETSI egin beharko da bi edo bost urtean behin, kasuan kasu.
Egiten ez badu, Udal Erroldatik baja emateko prozedura hasiko da.
Norentzat
- Adin nagusikoak: interesdunak
- Adingabekoak: legezko tutoretza duenak
Noiz eskatu
Urte osoan zehar
Beharrezko agiriak
- Pasaportea edo AIZ (Atzerritarraren Identifikazio Zenbakia, Espainiako Agintaritzak emandako dokumentu batean ageri dena).
Adingabekoak:
- Adingabekoaren pasaportea edo AIZ
- Legezko tutoretza ziurtatzen duen agiria (Familia liburua, jaiotza agiria, sententzia judiziala...)
Nolanahi ere, aurkeztutako dokumentazioak indarrean egon beharko du.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordaindu beharreko kopurua
Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua
Aurreikusitako epea: Unean bertan
Legezko epea: 3 hilabete
Isiltasunaren zentzua: Aurkakoa
Prozeduraren urratsak
- Estatistikako Institutu Nazionalak (EIN) Udal Erroldan egoitza berritu edo berretsi behar duten atzerritarren zerrenda bidaltzen dio Donostiako Udalari.
- Udalak atzerritarrari jakinaraziko dio, email edo sms bitartez Udal!nforen bulego batera joateko betebeharra eta epea errolda berritu dezan.
- Emandako epean, interesdunak berritzeko izapidea egiten badu Udalinfon, eskaera erregistratuko da eta berritzeko izapidea egin izana egiaztatzen duen agiria ematen zaio.
Zer gertatzen da emandako epean interesdunak berritzeko izapidea egingo ez balu?
- Emandako epean interesdunak berritzeko izapidea egingo ez balu, BAJA ebazpena emango da eta horrek Biztanleen Erroldan baja ematea ekarriko du.
- Baja interesdunari formalki jakinaraziko zaio.
Izapideen arduraduna
Araudia
7/1985 Legea, Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituena (testu finkatua eta ondorengo aldaketak)
.
Datuen babesa
Tratamenduaren arduraduna
Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A
Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia
Telefonoa: 010 / 943 481 000
Emaila: udalinfo@donostia.eus
Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria
Tratamenduaren xedea
Gordetzeko epeak
Legitimazioa
Hartzaileak
Eskubideak
Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:
- Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
- Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
- Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
- Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
- Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.
Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.
Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.