Auzitegi Ekonomiko-Administratiboaren aurrean erreklamatzea

Erreklamazio ekonomiko-administratiboak auzitegi ekonomiko-administratiboaren (UAEA) aurrean izapidetzea eta ebaztea. Egintza hauek erreklamatu daitezke auzitegi ekonomiko-administratiboaren aurrean:
  • Zerga baten (gainbalioa, zirkulazioa, ondasun higiezinak, eraikuntzak, jarduera ekonomikoak) likidazioa eta tasa baten (ura, hondakinak, TAO, lizentziak, garabia, hilerriak) likidazioa.
  • Ordainagiri baten berrikuste eskabidearen ebazpenak.
  • Zerga hobariak edo salbuespenak ukatzen dituzten ebazpenak.
  • Zerga bat ordaintzeko obligazioa adierazten duten ebazpenak.
  • Gainordainak dituen diru bilketaren edo bahituraren ebazpenak.
  • Zerga zigorrak ezartzen dituen ebazpenak.
  • Errekarguz edo bahitura bidez kobratzea trafiko, hirigintza eta zibismo isunak zein prezio publikoak (kiroldegietako, musika eskoletako eta haurtzaindegietako ordainagiriak).

Erreklamazioa aurkezteko epea 1 hilabetekoa da, ados ez dagoen udal egintza (ordainagiria, likidazioa, isunaren bahitura, berraztertze errekurtsoaren gaitzespena, salbuespenaren edo hobariaren gaitzespena, etab.) jaso duenetik hasita

Epe hori igaro ostean aurkezten bada erreklamazioa, auzitegiak onartezin deklaratuko du orduz kanpo aurkeztu delako.

Norentzat

Interesdunak edo bera ordezkatzeko baimena duenak.

Beste pertsona bat baimen dezakezu tramite hau zure izenean egin dezan. Horretarako ordezkaritza baimen hau bete beharko duzu.

Ordezkaritza iraunkorragoa eman nahi baduzu, ordezkarien erregistroan egin dezakezu.

Noiz eskatu

Urte osoan zehar

Beharrezko agiriak

  • Erreklamazioaren idazkia
  • Zerga zorra etetea eskatzen bada, zorraren zenbatekoaren bermea.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordaindu beharreko kopurua

Doakoa

Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua

Aurreikusitako epea: 6 hilabete

Legezko epea: 6 hilabete

Isiltasunaren zentzua: Aurkakoa

Prozeduraren urratsak

  1. Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea.
  2. Dokumentazioa zuzentzea, hala badagokio
  3. Erakustera ematea: espedientera sarbidea
  4. Froga: eskatuz gero, frogaldia irekiko da
  5. Ikustaldia: izapidean beste txostenik edo dokumentaziorik aurkezten bada, interesdunei ikustaldiaren eta entzunaldiaren izapidea emango zaie.
  6. Baiespena edo ezespena ebaztea.
  7. Interesdunari jakinaraztea

Izapideen arduraduna

Departamentua: Ekonomia Kudeaketaren Zuzendaritza

Araudia

Bestelako informazioa

*Epai ebazpenak eskabidea bere osotasunean edo zati bat soilik balioesten badu, inpugnatutako egintza eman zuen udal organoak gauzatu behar du auzitegiaren epai ebazpena.
*Epai ebazpena gaitzetsi egiten bada, interesdunak diru bilketaren organora jo dezake; izan ere, udalak udal prozedura horren izapideekin jarraituko du.
*Bi kasu horietan, interesdunak bi hilabete izango ditu errekurtsoa Donostiako Justizia Auzitegi Nagusiaren aurrean aurkezteko.

Tratamenduaren arduraduna

Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A

Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia

Telefonoa: 010 / 943 481 000

Emaila: udalinfo@donostia.eus

Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria

Tratamenduaren xedea

Erreklamazio ekonomiko-administratiboak Auzitegi Ekonomiko-Administratiboaren (UAEA) aurrean izapidetzea eta ebazteari dagokion informazio pertsonalaren kudeaketa.

Gordetzeko epeak

Erabateko ezabatzea 20 urte.

Legitimazioa

Botere publikoaren egikaritza DBEOren 6.1.e) artikulua: - Martxoaren 8Ko 2/2005 Foru Araua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zerga Arautegiari buruzkoa - Erreklamazio Ekonomiko-Administratiboen Ebazpenetarako Erregelamendua

Hartzaileak

Legeak ezarritakoak eta tratamendu honen esparruan aplikagarri direnak.

Eskubideak

Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:

  • Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
  • Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
  • Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
  • Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
  • Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.

Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.

Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.

Izapidearen egoera
Epe barruan
Dokumentuak

Eskaera