Merkataritzako eta ostalaritzako langileentzako euskara ikastaroak

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak, hiriko merkatari eta ostalarien elkarte eta federazioekin batera, euskara ikastaroak antolatzen ditu urtean bitan gremio horietako profesionalentzat.

Norentzat

Donostian lan egiten duten merkatari eta ostalariek.

Noiz eskatu

2026/01/14 - 2026/01/30

Tramitea epez kanpo dago.

Beharrezko agiriak

Eskabide inprimakia

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordaindu beharreko kopurua

60 € ikastaroko.
Ikastaroa hasi aurretik ordaindu egin beharko da matrikularen kostua.

Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua

Aurreikusitako epea: Aldagarria

Legezko epea: 3 hilabete

Isiltasunaren zentzua: Aurkakoa

Prozeduraren urratsak

  1. Eskabidea erregistratu
  2. Plaza egiaztatu
  3. Ordainketa euskaltegian

Izapideen arduraduna

Departamentua: Euskara Zerbitzua

Araudia

Urtero argitaratzen diren oinarriak

Bestelako informazioa

Dagoen eskaeraren arabera aldaketak egon daitezke bai auzoan bai ordutegian
Informazio gehiago

Tratamenduaren arduraduna

Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A

Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia

Telefonoa: 010 / 943 481 000

Emaila: udalinfo@donostia.eus

Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria

Tratamenduaren xedea

Motibazioa, ezagutza, hizketaren praktika eta euskararen erabilera sustatzeko jardueren garapenarekin lotutako informazio pertsonala kudeatzea.

Gordetzeko epeak

Datu pertsonalak Donostiako Udal Artxiboko araudian zehaztutakoaren arabera gordeko dira eta, betiere, tratamenduarekin erlazionatuta egon daitezkeen arau-hausteen preskripzio epeen arabera.

Legitimazioa

Botere publikoaren egikaritza eta interes publikoa DBEOren 6.1.e) artikulua: 10/1982 Oinarrizko Legea, azaroaren 24koa, Erabilera Normalizatzekoa Euskara.

Hartzaileak

Legeak ezarritakoak eta tratamendu honen esparruan aplikagarri direnak.

Eskubideak

Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:

  • Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
  • Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
  • Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
  • Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
  • Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.

Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.

Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.

Izapidearen egoera
Epez kanpo
Dokumentuak

Eskabidea