Laguntza ekonomikoak: Euskara ikasteko dirulaguntza
Ikastaro hauek dira diruz laguntzen direnak:
- udako ikastaroak
- neguko ikastaroak
- neguko zein udako barnetegiak
- autoikaskuntza ikastaroak
Norentzat
Interesdunak edo bera ordezkatzeko baimena duenak.
Beste pertsona bat baimen dezakezu tramite hau zure izenean egin dezan. Horretarako ordezkaritza baimen hau bete beharko duzu.
Ordezkaritza iraunkorragoa eman nahi baduzu, ordezkarien erregistroan egin dezakezu.
Noiz eskatu
Urte osoan zehar
Beharrezko agiriak
Erroldatu gabekoek: aurrekoaz gain:
- Lan egiten duen Donostiako enpresa edo entitatearen agiria
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordaindu beharreko kopurua
Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua
Aurreikusitako epea: Aldagarria
Legezko epea: 6 hilabete
Isiltasunaren zentzua: Aurkakoa
Oinarrien araberaProzeduraren urratsak
- Oinarriak GAOn argitaratu
- Eskabideak jaso
- Dokumentazioa aztertu eta akatsak zuzendu
- Akatsak edo gabeziak dituzten eskabideen berri eman eta 10 eguneko epea jarri, interesdunek zuzen ditzaten
- Zinegotzigoaren ebazpena, akatsak edo gabeziak izateagatik baztertu diren eskabideen berri emateko.
- Ebaluazioa eta behin-behineko ebazpen proposamena
- Behin-behineko ebazpena Udaleko iragarki taulan eta web orrian argitaratu
- 10 eguneko epea jarri, interesdunek alegazioak aurkez ditzaten
- Alegazioak aztertu ondoren, behin betiko ebazpen proposamena egin (Gobernu Batzarrak onartu behar du)
- Behin betiko ebazpena argitaratu Udaleko iragarki taulan eta web orrian.
- Dirulaguntzaren %100 ordaindu interesdunei.
Izapideen arduraduna
Araudia
38/2003 Legea, azaroaren 17koa, Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorra
2025-2026 ikasturtean euskara ikasteko dirulaguntzak emateko prozedura arautzen duten oinarriak
Datuen babesa
Tratamenduaren arduraduna
Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A
Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia
Telefonoa: 010 / 943 481 000
Emaila: udalinfo@donostia.eus
Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria
Tratamenduaren xedea
Gordetzeko epeak
Legitimazioa
Hartzaileak
Eskubideak
Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:
- Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
- Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
- Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
- Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
- Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.
Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.
Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.