Aieteko Jauregiko Gandhi aretoa erreserbatzea
Eskatzaileek bete egin beharko dituzte Bakearen eta Giza Eskubideen Etxeko aretoak erabiltzeko ezarritako arauak.
Norentzat
Aretoak uzteko, baimena emateko barne arau hauei jarraitzen zaie:
- Donostiako Udalaren jarduerek lehentasuna izango dute kanpoko beste ekintzen aurrean, baldin eta eskatutako data baino bi hilabete lehenago eskatzen eta baimentzen bada.
- Erakundeek eskaerak egiteko dokumentua erabili beharko dute eskakizunak egiteko; eta bertan, datu guztiak eta jarduera egiteko adostasuna adierazi beharko dituzte.
- Nazioarteko ekitaldien edo ospe instituzional ofiziala duten ekitaldien eskakizunen kasuan, baimenak aurrez nahikoa denborarekin adieraziko dira.
- Gainerako ekitaldien kasuan, behar besteko denboraz emango dira baimenak.
- Eskaera bat baino gehiago bat baldin badatoz datari dagokionean,
irizpide hauek hartuko dira kontuan:
- Erakundea udalerriaren interesekoa edo interes gorenekoa izatea.
- Erakundea Donostiako Udalarekin etengabe lotuta eta lankidetzan egotea.
- Jarduerak ageriko interes soziala izatea.
- Jarduerak parte hartze zabala eskaintzea.
- Ekitaldia hurbil badago, berehala aztertuko da.
Noiz eskatu
Urte osoan zehar
Beharrezko agiriak
- Erakunde edo elkarte antolatzaileak ekitaldiaren argazkiak eta aipamen informatzaile labur bat emango dizkio Giza Eskubideen Bulegoari. Giza Eskubideen Bulegoak irudi eta informazio horiek erabili ahal izango ditu ekitaldiaren berri emateko.
Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordaindu beharreko kopurua
Ez da dirurik ordainduko aretoa erabiltzeagatik.
Bakearen eta Giza Eskubideen Etxeak bere instalazioak uzten ditu, hau da, lekua
bera eta ekipamendua. Gainerako elementuak, hots, kontrola, segurtasuna,
banaketa eta teknikariak (aldibereko itzulpena, catering-a…), eskatzailearen
esku egongo dira. Badugu aurreko behar horiez arduratzen diren enpresen
informazioa.
Jarduera bulegoko ordutegitik kanpo (astelehenetik ostiralera, 8-15h) egin nahi
bada, elkarteak edo erakundeak Udalak baimendutako kontrol enpresaren
zerbitzuak kontratatu egin behar ditu eskatutako jarduerak egiteko, eta
utzitako aretoa prestatzeko eta jasotzeko. Zerbitzu horren gastuak erakunde
antolatzaileak ordaindu beharko ditu.
Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua
Aurreikusitako epea: 7 egun
Legezko epea: 3 hilabete
Isiltasunaren zentzua: Aurkakoa
Prozeduraren urratsak
- Eskabidea erregistratzea
- Giza Eskubideen Bulegoak egiaztatzea aretoa erabilgarri dagoela eta jarduera bertako arauetara egokitzen dela
- Erreserba baieztatzea
- Erakunde antolatzaileak zehaztea zer baliabide tekniko behar dituen jarduera garatzeko
- Erakunde antolatzaileak beharrezko baimenak eskatzea, behar izanez gero
- Erakunde eskatzaileak kontrol enpresa kontratatzea, behar izanez gero
- Jarduera/k garatzea
Izapideen arduraduna
Bestelako informazioa
Erakunde edo elkarte antolatzaileak Aieteko Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea
ekitaldiaren kolaboratzailea dela jarri eta haren logotipoa txertatu behar du
ekitaldiaren informazioan.
Datuen babesa
Tratamenduaren arduraduna
Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A
Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia
Telefonoa: 010 / 943 481 000
Emaila: udalinfo@donostia.eus
Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria
Tratamenduaren xedea
Gordetzeko epeak
Legitimazioa
Hartzaileak
Eskubideak
Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:
- Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
- Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
- Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
- Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
- Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.
Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.
Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.
Udalinfo bulegoak
Eskatu hitzordua
Gizarte Sustapena eta Hezkuntza
Aiete pasealekua, 65
Telefonoa:
943 481 996