Emakumeen kontrako indarkeria
Intereseko informazioa
Noiz eta nola salatu behar duzu
Noiz salatu
Emakumeen aurkako indarkeria ez da inoiz isilarazi behar.
Oso garrantzitsua da hasiera-hasieratik salatzea, biktimei babes handiagoa bermatzeko.
Honela salatu dezakezu:
- Ahoz: zerbitzuan dauden agenteei.
- Deklarazio formalaren bidez: polizia-instalazioetara joanez.
Noiz zara biktima
Genero-indarkeria deitzen zaio gizonek emakumeen aurka erabiltzen duten indarkeriari, bikotekide direnean edo izan direnean, gertaeren unean elkarrekin bizi ala ez.
Indarkeria honen barruan daude emakume, neska, nerabe eta emakume transexualen aurkako indarkeria guztia, emakume izateagatik edo neurriz kanpo eragiten diena, leku publikoetan zein pribatuetan.
Genero-indarkeriaren biktima zara indarkeria fisiko edo psikologikoa jasaten duzunean, sexu-erasoak, mehatxuak, derrigortzeak edo arrazoirik gabe askatasuna kentzea barne.
Genero-indarkeria legez definituta dagoren 1. artikuluan.
Gertakariak gertatu ondoren jarraitu beharreko urratsak
- Lehenbailehen salatu polizia-agenteen aurrean.
- Gomendagarria da dituzun froga guztiak ematea, hala nola txosten medikoak, psikologikoak, lekukoen izenak edo gertatu zenean soinean zenituen jantziak.
- Garrantzitsua da arropa ez aldatzea, ez garbitzea, ez dutxatzea edo frogak biltzea zaildu dezakeen edozein ekintza ez egitea.
Indarkeria-moduak
Nola lagun zaitzakegu
Ba al dakizu ez dela beharrezkoa salaketa bat jartzea babesa eta aholkularitza jasotzeko?
Indarkeria matxistarekin lotutako kasuak artatzeko eta jarraipena egiteko unitate espezializatu bat dugu Udaltzaingoan, uniformerik gabea.
Gurekin harremanetan jar zaitezke eta hitzordua eska dezakezu behar duzunean, betiere diskrezio osoz.
Tratu pertsonalizatua
Elkarrizketa ez da beti polizia-etxean egin behar; zu erosoen sentitzen zaren lekura joango gara.
Konfidentziala izango da, eta konfiantza eta komunikazio lotura bat ezarri ahal izango dugu, indarkeria-egoera horretatik ahalik eta hobekien irteten laguntzeko.
Zein arrisku-mailatan zauden baloratuko dugu, zuretzat egokienak diren autobabes neurrien berri emateko eta zure segurtasuna bermatzeko beharrezkoak diren baliabideak azkar aktibatzeko.
Laguntza-sarea
Helburua
Gure helburua zure segurtasuna eta ongizatea da, horregatik prozesu osoan zehar lagunduko dizugu, zure denborak eta erabakiak errespetatuz eta babestuz.
Gurekin harremanetan jarri nahi baduzu: udaltzaingoa_eba@donostia.eus
