Herritarren segurtasuna

Emakumeen aurkako indarkeriari buruzko baliabideak eta informazioa. Laguntza, zerbitzuak eta prebentzio-neurriak

Intereseko informazioa

092

KZ (Koordinazio Zentroa) Udaltzaingoaren unitate bat da, herritarrei arreta ematen diena eguneko 24 orduetan, asteko zazpi egunetan.

Gure eginkizunak hauek dira:

  • Telefono bidezko arreta ematea polizia-arloko gaiei, udal ordenantzei, trafikoari eta bide-segurtasunari buruz.
  • Polizia-baliabideak koordinatzea eta esleitzea.
  • Larrialdiak kudeatzea eta beste kidego batzuekin koordinatzea (112, Suhiltzaileak, Ertzaintza, besteak beste)