4. kategoriako armak izateko baimena
Kategoria honetako armak eta txartelak:
A txartela (5 urteko baliozkotasuna)
- Eskopetekin parekatuak ez dauden armak, airez edo beste gas konprimituen
bidez eragindakoak:
- Karabinak eta pistolak (tiro erdiautomatikokoak eta errepikapenekoak)
- Eragite bikoitzeko errebolberrak
- tiro egiteko sistema automatikoa duten aisialdiko edo kiroletako armak
B txartela (baliozkotasun iraunkorra)
- Eskopetekin parekatuak ez dauden armak, airez edo beste gas konprimituen
bidez eragindakoak.
- Karabinak eta pistolak (arima lauko edo marratukoak eta tiro bakarrekoak)
- Eragite bakuneko errebolberrak
- Malgukiz eragindako aisialdiko edo kiroletako armak
Norentzat
- 18 urtetik beherakoek beren guraso ahala edo tutoretza duenaren baimena behar dute
- Baldintza fisiko edo psikikoengatik armarik erabili ezin duten pertsonek ezin izango dute inolaz ere baimen hau eskuratu (osasun ziurtagiri psikoteknikoaren bidez egiaztatu behar da)
- Zigor aurrekaririk ez edukitzea (zigor aurrekarien ziurtagiriaren bidez egiaztatu behar da – ikusi Justizia Ministerioaren webgunean “Norbere izapide eta gestioak” atala) eta, horrez gain, herritarren segurtasunerako mehatxua izan daitekeen zigor nahiz administrazio bideko inolako auzitan sartuta edo nahastuta ez egotea.
- Baldintzak eta araudia onartzea.
- Arma txartela eman duen udalerrian horretarako prestatutako lekuetan erabiltzeko eta eramateko mugatuta dago txartelaren balioa.
Noiz eskatu
Urte osoan zehar
Beharrezko agiriak
- Eskatzailearen NAN
- Adingabekoen kasuan, guraso ahala edo tutoretza duen pertsonaren NAN
- Arma edo armak
- Zigor aurrekarien ziurtagiria (Udalak berak eska dezake, ikus dagokion izapidea).
- Osasun ziurtagiri psikoteknikoa
Erosketarako eskaera
- Erosteko eskaera inprimakia
- Armaren jabetasuna eta ezaugarriak (bereziki marka, modeloa, kategoria, mota, kalibrea eta serie zenbakia) egiaztatzen dituen faktura (fakturarik ez baduzu, aitorpena bete, sinatu eta aurkeztu).
Partikularren arteko transmisiorako eskaera
- Partikularren arteko transmisiorako eskaera inprimakia
- Gaur egungo jabearen NAN
- Gaur egungo arma txartela
Berritzea (A txartel motarako soilik)
- Berritzeko eskaera inprimakia
- Gaur egungo arma txartela
Baja
- Baja inprimakia
- Gaur egungo arma txartela
Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordaindu beharreko kopurua
Doakoa
Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua
Aurreikusitako epea: 10 egun
Legezko epea: 3 hilabete
Isiltasunaren zentzua: Aurkakoa
Prozeduraren urratsak
- Eskaera eta dokumentazioa erregistratzea
- Dokumentazioa berrikustea
- Arma txartela igortzea
- Txartela jasotzea Udaltzaingoaren bulegoetan
- Udaltzaingoak Guardia Zibilari jakinaraziko dio
Baja
1. Eskaera erregistratzea eta txartela eta arma entregatzea
2. Baja erregistratzea
3. Udaltzaingoak Guardia Zibilari jakinaraziko dio
Izapideen arduraduna
Araudia
137/1993 Errege Dekretua, urtarrilaren 29koa, Armen Araudia onartzen duena.
- Ikusi Armen Araudiko 3. eta 1.015. artikuluak
Bestelako informazioa
- beharrezkoa da armak etxetik kanpo eraman eta erabiltzeko
- udalerrian erabiltzeko soilik da baliagarria
- eskatzailearen bizilekuko alkateak du txartela eman eta kentzeko ahalmena, aldez aurretik eskatzailearen jarrera eta aurrekariak kontuan hartuta
Datuen babesa
Tratamenduaren arduraduna
Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A
Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia
Telefonoa: 010 / 943 481 000
Emaila: udalinfo@donostia.eus
Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria
Tratamenduaren xedea
Gordetzeko epeak
Legitimazioa
Hartzaileak
Eskubideak
Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:
- Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
- Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
- Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
- Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
- Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.
Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.
Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.
Udaltzaingoa
- Morlans biribilgunea, 1
- Egunero, jaiak barne, eguneko 24 orduetan