Armen gida

Sartu 4. kategoriako armak izateko baimena eskatzeko izapidera

Intereseko informazioa

Armak legeztatzea

  • 4. kategoriako armak etxebizitzatik kanpo eraman eta erabili ahal izateko, arma bakoitza beti eraman beharko den arma-txartel bidez dokumentatu beharko da.
     
  • Eskatzaileak erroldatuta dauden edo bizi diren udalerrietako alkateek eman, eta, hala badagokio, kenduko dituzte arma-txartelak, erabiltzailearen jarrera eta aurrekariak kontuan hartu ondoren. Txartel horien baliozkotasuna udalerri bakoitzak mugatuko du.
     
  • 4. 2 kategoriako nahi adina arma dokumentatu ahal izango dira “B” txartelarekin, eta horien baliozkotasuna iraunkorra da.
     
  • 4.1 kategoriako armei dagokienez, soilik sei arma dokumentatu ahal izango dira “A” txartelekin, eta bost urteko baliozkotasuna izango dute.
     
  • Nolanahi ere, udaleko agintaritzak mugatu edo murriztu ahal izango du interesdun bakoitzak eduki dezakeen arma kopurua eta txartelen balio-denbora, betiere tokiko zirkunstantziak eta zirkunstantzia pertsonalak kontuan hartuta.
     
  • “A” txartelaren eskatzaileek egiaztatu beharko dute hamalau urte dituztela; horretarako, nortasun-agiri nazionala edo indarreko dokumentu baliokideak aurkeztu beharko dituzte. (105. artikulua)