Ingurumeneko dirulaguntzak

Intereseko informazioa

Ingurumenaren aldeko dirulaguntzak

Udaletik dirulaguntzen deialdiak sustatzen ditugu ingurumenaren arloan lan egiten duten jarduera, proiektuak eta ekintzak babesteko.

Gaur egun, honako deialdi hauek ditugu indarrean:

Udaletik urtero sustatzen dugu dirulaguntzen deialdia, ingurumenaren eta osasunaren aldeko epe luzeko prozesuak bultzatzen dituzten jarduera eta proiektuak babesteko.

Nork eska ditzake

Dirulaguntza hauek legez eratutako irabazi-asmorik gabeko elkarte eta entitateek jasotzeko aukera dute, betiere egoitza edo ordezkaritza eta jarduketa eremua Donostian izanik.

Zertarako eska daitezke

  • Elkartearen funtzionamendu gastuetarako
  • Udalaren helburuekin bat datozen proiektuetarako, hala nola:
    • Hondakinen kudeaketa
    • Biodibertsitatearen babesa
    • Klima-aldaketaren aurkako borroka
    • Ingurumenarekin lotutako osasunaren sustapena

Zertarako eska daitezke

  • Energia berriztagarrien komunitateak sortzeko.
  • Komunitate horietako instalazio fotovoltaikoetan inbertitzeko.

Deialdiaren helburua

Etxebizitzetan energia berriztagarria erabiltzea eta norberaren energia ekoiztea sustatzea.

Une honetan ez dago deialdirik zabalik.