Igeldon baso suteen arriskuari aurre egiteko udal plana
Zer da?
Igeldo auzoan baso suteen arriskuak edo egoerak sortuko lituzkeen larrialdi egoerei aurre egiteko gauzatu behar diren udal jardunak biltzen ditu Igeldoko BSUEPk. BSUEPn zehaztuta daude hainbat prebentzio neurri, jardueren plangintza, alerta sistemak eta, amaitzeko, esku hartzeko prozedurak.
Hala, laburbilduz, Planak 3 FASE ezartzen ditu:
1. Alerta fasea: sute arriskua.
- LAEMZ-Euskalmeten abisua jasotzen da
- Ez dago suterik piztuta, baina, baldintzei erreparatuta, piztu liteke.
- Prebentzio neurriak ezartzen dira: herritarrei abisua ematea, erreketak debekatzea, jarraipena egitea, zaintza egitea...
2. Larrialdi fasea: sutea piztuta.
Sutearen mailaren edo arriskugarritasunaren arabera zehazten dira esku hartzeko neurriak.

Igeldo 3 esku hartze eremutan zatituta dago:
- Mendizorrotz: bizilagun ebakuatuak biltzeko gunea: Pilotalekua.
- Igeldoko Herria: bizilagun ebakuatuak biltzeko gunea: Pilotalekua.
- Buenavista: bizilagun ebakuatuak biltzeko gunea: Buenavistako Parking-a
3. Leheneratze fasea: sutearen amaiera.
Egoera leheneratzeko eta normaltasuna berrezartzeko neurriak ezartzen dira.
Zer egin daiteke baso sutea prebenitzeko?
- Arduraz jokatu:
- Erreketen baimenetan ezarritako baldintzak bete. Erreketak goizetan eta baimena eskatuz bakarrik egin daitezkela gogorarazten da.
- Ez egin sute arriskua dakarren jarduerarik.
- Honako hauek baldintza onetan mantendu:
- Lursailetako bideak, sarbideak eta ur puntuak.
- Lursailetako landaretza eremuak.
- Eraikuntzen inguruan segurtasuneko zerrenda ezarri.
- Ostatu jarduerek dagokien Autobabeseko Plana izan behar dute.
Zer egin behar da baso sutea piztuz gero?
- 112 larrialdi zerbitzuari ohartarazi.
- Herri Babesak igorritako abisuei kasu egin (SMS, Telegram, Twitter).
- Lagundu, informazioa eman eta esku hartze zerbitzuen jarraibideak bete.
- 112 zerbitzuari jakinarazi adinekoen, gaixoen edo elbarrituen egoera.
Ebakuazioa baldin badago:
- Ezinbestekoa hartu: dokumentazioa, telefonoa, giltzak, txartelak, dirua, sendagaiak…
- Etxebizitza (ateak eta leihoak) eta zerbitzuen harguneak (gasa eta elektrizitatea) itxi.
- Adierazitako bilgunera joan.
Harpidetu alerta sistemetara
BSUJPk doako alerta sistemak ezartzen ditu Igeldoko bizilagunentzat:
- SMS zerbitzua: udal webgunearen bidez harpidetuta.
- Telegram: @DSS_Babeszibila kanal irekira atxikita.
- Twitter: @Dss_BabesZibila kontuaren jarraitzaile izanda.
Nork esku hartzen du?
Baso suteari aurre egiteko esku hartzearen buru GFAko Mendi Zerbitzua izango da, eta horrek GFAko nahiz Donostiako Udaleko suhiltzaile zerbitzuen laguntza jasoko du.
BSUEPn jasota dago Udalak parte hartuko duela esku hartzean, eta Herri Babesak koordinatuta jardungo dute hainbat udal zerbitzuk eta beste erakunde kolaboratzaile batzuek, hala nola SOS-Deiak112, DYA eta Gurutze Gorria zerbitzuek.
BSUEP Donostiako Udaleko PSISZko Herri Babeseko Azpidibisioak prestatu du, zerbitzu hauek lagunduta: Herritarren Partaidetza, Udaltzaingoa, Mugikortasuna, Hiri Mantentze eta Zerbitzuak, Gizarte Ekintza eta Ingurumena; Igeldoko bizilagunen laguntza ere jaso du, Itxas-Aurre Elkarteak ordezkatu dituelarik.