Prebentzio, Su Itzalketa eta Salbamendu Zuzendaritza
Nor gara
Zer egiten dugu
- Suhiltzaileen esku-hartzeak (atal operatiboa):
Atal operatiboak egiten dituen esku-hartzeak eta jarduerak lau motatan biltzen dira: horietatik hiru esku-hartzeetarako dira, eta laugarrena prebentzio-zereginetarako.
Esku-hartzeak honela banatzen dira:
- Suteetarako irteerak: Suhiltzaileen lanarekin zerikusi zuzena dutenak. Esate baterako, hondakinak biltzeko edukiontzietako sua itzaltzea, etxebizitza edo industria handietako suteak itzaltzea eta abar.
- Horrelako esku-hartzeak irteeren % 35 dira.
- Horrelako esku-hartzeak irteeren % 35 dira.
- Erreskate-irteerak: Pertsonen segurtasuna arriskuan dagoenean. Esate baterako, igogailu batean itxita geratutako pertsonak erreskatatzea, trafiko-istripuetan pertsonak ibilgailuetatik ateratzea eta abar.
- Irteeren % 15 dira.
- Irteeren % 15 dira.
- Laguntza teknikoko irteerak: Kategoria honetan sartzen dira suhiltzaileek eskura dituzten ekipamenduen bidez arrisku-egoera bati aurre egiteko eskatzen zaienean egiten dituzten irteerak, aurrekoak baino urgentzia gutxiagokoak. Esate baterako, fatxada batean erortzeko arriskua duen elementu bat kentzea, urak hartutako garaje batetik ura xukatzea eta abar.
- Irteeren % 50 dira.
Irteera mota horien barruan, Donostiako Prebentzio, Su Itzalketa eta Salbamendu Zerbitzuak askotariko esku-hartzeak egiten ditu. Horietaz gain, aipatzekoak dira gai arriskutsuekin egindako esku-hartzeak, altuerako erreskateak, liztor asiarraren aurkako jarduna eta beste asko. Hori dela eta, suhiltzaileen entrenamenduak jarraitua eta eraginkorra izan behar du, arrisku-egoeretan segurtasunez jardun behar dute eta.
- Suteetarako segurtasun-araudia betetzeari buruzko txostenak egitea (Atal teknikoa - Prebentzioa eta Zabalkundea).
- Partikularrek, proiektuak idazten dituzten teknikariek edo enpresek segurtasun-araudia betetzeari buruzko kontsultei erantzutea eta aholkularitza teknikoa ematea (Arlo teknikoa - Prebentzioa eta Zabalkundea).
- Espazio publikoko suteei buruzko segurtasun-txostenak egitea (Atal teknikoa - Antolamendua eta Plangintza)
- Abisuak eta alertak bidaltzea (Atal teknikoa - Herri babesa)
Nola gaude antolatuta
Segurtasuna, Suhiltzaile eta Babes Zibileko Ordezkaritza: Martin Ibabe Eceiza
Zuzendaritza: Peru Mac Gragh Amondarain
Gure zerbitzuak
Hauek dira herritarrentzat arlo honetan eskaintzen ditugun zerbitzuak.
Gure planak eta proiektuak
Gure txostenak eta argitalpenak
Kontaktuko datuak
Donostiako Suhiltzaileen Etxea
Otxoki Pasealekua, 100, (Intxaurrondo)
20015 Donostia
Larrialdiak: 112
Telefonoa: 943 483 920
- Astelehenetik ostiralera: 09:00-14:00