Haur jaioberriak

Familia da hizkuntza ikasteko modurik naturalena eta eraginkorrena, baina ez da bide bakarra. Horretaz jabeturik, Euskara Zerbitzuak haurra izan berri duten gurasoei zuzendutako sentsibilizazio ekintza egiten du urtero. Gutun bat bidaltzen zaie haurraren inguruan ahalik eta giro euskaldunena sor dezaten eskatuz.

Euskarak bizitzan aukera gehiago emango dizkio haurrari, pertsonen arteko harremanak jorratzeko balioko dio eta. Gainera, Donostian errotuago sentitzen lagunduko dio eta, azken finean, bizitza aberatsagoa izaten.

Amak edo aitak euskaraz baldin badakite, aukera aparta izango da berarekin hizkuntza horretan arituz, euskara modu erraz eta erosoan erabiltzen ikas dezan. Ez badakite, berriz, interesgarria litzateke, ahal duten neurrian, haurra euskararekin harremanetan jartzea eta bai bere jolasetan, bai bere heziketan hizkuntza hau kontuan hartzea.

Gutunarekin batera “Gure haurra” liburuxka jasotzen dute gurasoek, lagungarria izango baita modu polit batean biltzen joateko haurraren lehenengo bi urteko hazkundea, une politak, lorpenak eta abar. Haurrekin erabiltzen diren zenbait esaera, jolas eta kanta ere eskaintzen dira seme edo alabarekin une atseginak pasatzeko.

Aurrerago, agian liburuxka erabilgarria suertatuko zaio haurrari eskolan haurtzaroa, biografia, familia eta era horretako gaiak lantzen dituenean.

Gure haurra

Gurasoentzako baliabideak

Sarean baliabide asko daude lagungarriak direnak haurraren hazkuntzarekin batera familian euskararen erabilera sustatzeko.

Haurrarekin batera gozatzeko (jolasteko, abesteko…) baliabideak dituzu hemen (tolesgarri batean ere jaso dira).

Haurrarekin euskara erabiltzeko gomendioak ere badituzu.

Haurtxo polita

Gabi de la Maza

Paristik natorren

Gasento

Pintto

Euskal karaokeak

Arre arre mandako

Ahotsak ahozko ondarea

Eragiozu

Hik Hasi – Tema

Kinkirrinera

Various Artists – Topic

Ran rober ran

Gasento

Xirula mirula

Xirula Mirula

Sagarra mantzana

Gabi de la Maza

Ikusi ikusi han

hh32ify

Astoak aja-ja

Xirula Mirula

Epo itai tai ye

KatxiporretaTB – Pirritx, Porrotx eta Marimotots

Sorgina pirulina

Pliqula

Xagu txiki

ume2010
Eskutxoaren jolasa
Umandi ikastola
Saco una manita
Melodyland Música Infantil
Senda senda miriku
Ibai Bilbao
Sana que sana colita de rana
Balloon and Ben
Dona dona katona
Ahotsak ahozko ondarea
Pinto, pinto, gorgorito
Cuentacuentos Beatriz Montero

Zorionak

Kaxianorena
Gabi de la Maza
Zorionak Zuri
Raid2web
Kantu kolore zorionak
Kantu kolore
Mila kilo zorion
Various Artists – Topic
Ene Kantak Zuri Zorionak
Enekantak
  1. Bost zentimetroko pupua, hamar metroko trapua
  2. Negarra eta parra, sagu zaharrarekin ezkondu beharra
  3. A zer parea: Karakola eta barea!
  4. Dagoenean bonbon, ez dagoenean egon
  5. Nolako zura, halako ezpala
  6. Goiz jaikia goiz gose, berandu jaikia loaz ase 
  7. Zozoak beleari ipurbeltz
  8. Bat eman eta bi hartu
  9. Eguzkia eta euria Erromako zubia
  10. Geroa alferraren leloa
  11. Itsuen herrian begibakarra alkate
  12. Non da nire gogoa, han da nire zangoa
  13. Urrutiko intxaurrak hamalau, bertan joan eta lau
  14. Zahar hitz, zuhur hitz
  15. Oinezkorik nahi ez, zaldizkorik etorri ez

Erlazionatutako dokumentuak

Erlazionatutako estekak