Elkarteak eta dirulaguntzak
Intereseko informazioa
Elkarte edo erakundeei zuzendutako dirulaguntzak
Gizarte Ekintzako Kontseilua
Gizarte Ekintzako Kontseilu Sektorialak herritarrek eta gizarte-erakundeek Gizarte Zerbitzuekin lotutako udal-erabakietan parte hartzeko bideak ezartzea eta egituratzea du helburu. Arlo horretan erantzukizunak dituzten hiriko pertsona eta erakunde publikoak biltzen ditu. Kontseiluetan sektore hauetako ordezkariek har dezakete parte:
- Udalaren Erregistroan inskribatutako herritar-erakundeak.
- Pertsona fisikoak.
- Kontseilu bakoitzaren eremuan gizarte-ospe berezia duten pertsonak edo kolektiboak.
Udal lokalen lagapena
Udalak hainbat lokal ditu jabetzan, eta Elkarteen Udal Erregistroan izena emanda dauden irabazi asmorik gabeko elkarteen eskura jartzen ditu, beren jarduerak egin ditzaten.