Laguntza ekonomikoak
Intereseko informazioa
Hurbildu zure auzoko zerbitzugunera eta ezagutu zugatik egin dezakegun guztia
Zure auzoko Gizarte Zerbitzugunean espezializatutako pertsona bat dago konponbidea bilatzen duzun edozein gizarte-egoerari soluzioa ematen lagunduko dizuna.
Hitzordua eskatzea beharrezkoa da ahalik eta arretarik onena bermatu ahal izateko.
Onurei buruzko informazioa
Laguntza pertsonalerako prestazio ekonomikoa (LPPE)
Laguntza ekonomiko honen bitartez, langileen kontratazioak ekarritako gastuak ordaintzen lagundu nahi da, mendekotasuna duten pertsonek hezkuntzarako eta lanerako sarbidea izateko edo eguneroko oinarrizko jardueretan autonomia handiagoa lortzeko aukera izan dezaten.
Eskatu aurretik, ezinbestekoa da Gipuzkoako Foru Aldundiaren mendekotasunaren balorazioa izatea. Horretarako, Donostiako Udaleko Gizarte Zerbitzuekin jarri behar da harremanetan.
Familia inguruneko zaintzetarako prestazio ekonomikoa (FIZPE)
Mendekotasuna duen pertsona bat zaintzen duen eta berarekin bizi den senideari zuzenduriko dirulaguntza. Laguntza eskatu aurretik, ezinbestekoa da Gipuzkoako Foru Aldundiaren mendekotasunaren balorazioa izatea. Horretarako, Donostiako Udaleko Gizarte Zerbitzuekin jarri behar da harremanetan.
Zerbitzuari lotutako prestazio ekonomikoa (ZLPE)
Eguneko zentro bateko edo egoitza iraunkor bateko plaza pribatuaren kostuari aurre egiteko laguntza ekonomikoa, mendekotasun duen pertsona egoitza publiko nahiz itunpeko batean sartzeko itxarote-zerrendan dagoenean ematen dena.
Laguntza eskatu aurretik, ezinbestekoa da Gipuzkoako Foru Aldundiaren mendekotasunaren balorazioa izatea. Horretarako, Donostiako Udaleko Gizarte Zerbitzuekin jarri behar da harremanetan.
Kotizatu gabeko pentsioa (KGP)
Gizarte Segurantzaren pentsioa, bizitzeko nahiko baliabide ekonomikorik ez duten adinekoei edo desgaitasuna duten pertsonei ematen zaiena.
Bi modalitate daude:
- Erretiroagatiko kotizazio gabeko pentsioa (KGP)
- Baliaezintasunagatiko kotizazio gabeko pentsioa (KGP)
Pentsioa 14 ordainketatan ematen da: hileroko 12 kuota eta aparteko 2 ordainsari (ekainean eta azaroan).
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politiketako Departamentua da espedientea izapidetzeko eta ebazteko arduraduna. Hala ere, eskabidea Donostiako Udaleko Gizarte Zerbitzuen bidez egin behar da.