Euskara ikastaro espezifikoetarako laguntzak

Sartu euskara ikasteko dirulaguntzak eskatzeko izapidera
Sartu merkataritzako eta ostalaritzako langileentzako euskara ikastaroak eskatzeko izapidera
Sartu langabeentzako doako euskara ikastaroak eskatzeko izapidera

Intereseko informazioa

Udalak doako euskara ikastaroak antolatzen ditu hiriko euskaltegiekin lankidetzan (HABEren erregistroan izena emandako euskaltegi pribatu homologatuak), langabezian dauden donostiarrentzat.

Donostiako Udalak euskara ikastaro espezifikoak antolatu ohi ditu, urtean bitan, hiriko merkatari eta ostalarientzat, gremio horietako elkarte eta federazioekin eta hiriko euskaltegiekin elkarlanean.

AISA euskarara hurbiltzeko harrera-ikastaroa da, etorkinei zuzendua, HABEk antolatzen duena
Helburua euskara ikasten hasteko lehen urratsak ematea da.

Horretarako, gizartea ezagutzeko aukera ematen duten gaiak landuko dira:

  • agurrak
  • familia
  • eskola
  • garraioa
  • zenbakiak
  • merkatua

Ikastaroa modu presentzialean edo online egin daiteke.

Erlazionatutako estekak:

Udalak, hiriko euskaltegiekin elkarlanean, 16 urtetik gorako gazteentzako euskara klaseak antolatzen ditu uztailean (gazteenak 2009an jaioak).

Gaur egun ez dago deialdirik zabalik.

Udalak, hiriko ikastetxe eta euskaltegiekin elkarlanean, euskara klaseak antolatzen ditu urtearen hasieran eta udan.

Izen-ematea ikastetxeen bitartez egin behar da.

Ikastaro hauen helburu nagusia da euskara hurbiltzea guraso erdaldunei, eta hitz egiten dutenei beren maila hobetzeko aukera ematea.

Ikastaro hauen helburua da, 2-12 urte bitarteko haurrak dituzten guraso erdaldunak eta haur horien aiton-amona erdaldunak euskarara hurbiltzea batetik,  eta bestetik guraso zein aiton-amona euskaldunei hizkuntza gaitasuna hobetzeko aukera ematea.

Erlazionatutako dokumentuak