Gurasoak
Intereseko informazioa
Jarduera 2-12 urte bitarteko haurren familiei zuzenduta dago.
Ikasturte hasieran, ikastetxeei jakinarazten diegu zer urrats eman behar diren ikastetxeak edo guraso elkarteek ikastaro horiek antolatzeko interesa badute.
Ikastetxearen edota gurasoen elkarteen bidez antolatuko dira taldeak, euskaltegi baten laguntzarekin.
Matrikulatzeko urratsak
- Ikastetxeak edota guraso elkarteak erabaki beharko du zein egunetan eta ordutan eskaini nahi dituen euskara ikastaroak
- Proposamena familia guztiei jakinarazi eta izena emateko epea ezarri beharko dute
- Donostiako euskaltegi homologatu batekin harremanetan jarriko dira, nahi dutenarekin, eta euskaltegiak berak lagunduko dio ikastetxeari taldeak eta mailak antolatzen
- Euskaltegiak Udaleko Euskara Zerbitzuari jakinaraziko dio taldeak nola osatu diren.
Ikastaroaren ezaugarri orokorrak
- Iraupena: 60 ordu, urria-maiatza
- Erritmoa: 2/3 ordu astean
- Ordutegia: ikastetxearen esku
- Taldeak: 8-15 ikasle
- Ikastaroaren prezioa: 60 €
Hasiera batean, erritmo lasaiko ikastaroak izatea da asmoa, adibidez, astean bi ordukoak. Baina erritmoa familiek erabakiko dute euskaltegiarekin batera. Dedikazio handiagoko ikastaroak antolatzeko aukera ere badago, eta horrela urte batean bi ikastaro osatzeko aukera izango litzateke.