Iraileko Artikutzako bisita gidatuak
Irailaren 6an, 20an eta 26an egingo dira
2026/09/01 argitaratua
Irailean hiru bisita gidatu antolatuko dira Artikutzan:
- Irailaren 6an, Enobietako presa eta ibaiaren inguruan. Egun horretan Enobietako presara hurbilduko gara, non zati bat kentzeko lanak hasiak diren.
- Irailaren 20an, Mintegixar eta Artikutza trena. Ibilbide honen helburuetako bat Artikutzako haginak (Taxus baccata) erakustea izango da, oso zuhaitz bereziak direlako eta bertako ale batzuk oso zaharrak direlako.
- Azkenik, irailaren 26an (larunbatean), gaueko irteera egingo da. Udazkeneko ekinokzioak eta ilargi beteak bat egingo dute eta, horren karietara, Bianditzeko lepora igoko gara ilunabarraz gozatzera.
Ohi moduan, aldez aurretik izena eman behar da.