Euskara ikasleentzako dirulaguntzak: onartu eta baztertutako eskaeren behin behineko zerrenda

Uztailaren 27tik abuztuaren 10era aurkeztu ahal izango dira alegazioak

2026/07/21 argitaratua


 

Uztailaren 24an eman da argitara 2025-2026 ikasturtean euskara ikasteagatik Udalaren dirulaguntza jasoko duten eskatzaileen behin behineko zerrenda.

2025eko urritik 2026ko ekainera euskaltegian euskara ikasten aritu diren 1.000 herritar baino gehiagok egin du dirulaguntza eskaera Udaleko Euskara Zerbitzuan.

Onartutako eta baztertutako eskatzaileen zerrenda da orain argitaratu dena. Zerrenda behin behinekoa da, alegazioak aurkezteko epea izango baita uztailaren 27tik abuztuaren 10era (biak barne). 

Alegazioak aurkezteko lekuak

Erregistro orokorrean edota Udalinfoko bulegoetan aurkeztu ahal izango zaizkio alegazioak onartu eta baztertutakoen behin behineko zerrendari: 

- Erregistro elektroniko orokorra
- Udalinfoko bulegoak

Onartutako eskatzaileek jasoko duten dirulaguntzaren zenbatekoa urrian argitaratuko da, dirulaguntzen behin betiko zerrendarekin batera.