Breadcrumb

banner Aila 30

Aila 30

Eduki publikatzailea

Donostia Munduen Artean

Donostia Munduen Artean img

Donostia Mundu Artean Lankidetza Atalak egindako programa bat da. Bi hilean behin kaleratzen da Donostiako GGKEek eta zenbait entitatek egiten dituzten Garapenerako Hezkuntza eta Sentsibilizazio ekintzen berri emateko, Lankidetza Atalak egiten dituenekin batera.

Donostia Mundu Artean munduan gertatzen ari dena ezagutzeko leiho bat da, jasotzen dituen jarduerek errealitate ezberdinen zergatiak aztertzen dituzte, gizarte globalizatzailea jartzen dute zalantzan, indarrean dauden balioei buruz iritzia ematen dute, informazio alternatiboa eskaintzen dute.

Donostia Mundu Artean agenda solidario bat da hitzaldiak, jardunaldiak, ikastaroak, antzerkiak, kontzertuak, eztabaidak, zinea eta beste zenbait ekintza ekartzen dituena gure hirira, herrien desberdintasunen, indarkeriaren eta zor zaien justiziaren ahanzturaren zergatien gainean kontzientziatzea xede duena.