Abuztuak 1: trafiko aldaketak Klasikoa dela eta

Batez ere Altza, Bidebieta, Ategorrieta, Gros, Erdialdea, Igeldo eta Antiguan

Datorren abuztuaren 1ean, larunbatean, Donostiako Klasikoa izeneko txirrindularitza lasterketa burutuko da gure hirian. Hau dela eta, ezinbesteko trafiko neurriak hartu beharrean dago Udala. 

Irteera neutralizatua Boulevardetik egingo da 11:05ean eta Boulevardera 16:28ean iritsiko da.


Lasterketaren ibilbidea

Donostia (11:05h) – Añorga – Usurbil (11:23h) – Orio (11:37h) – Zarautz (11:45h) – Getaria (11:51h) – Zumaia (11:59) – Itziar (12:13h) – Deba (12:20h) – Mutriku (12:29h) – Mendaro (12:42h) – Alzola (12:45h) – Azkoitia (13:03h) – Loiola (13:06h) – Azpeitia (13:09h) – Bidania-Goiatz (13:26h) – Tolosa (13:41) - Alkiza (13:52h) – Zizurkil (14:00h) – Aduna (14:05h) – Andoain (14:10h) – Urnieta (14:16h) – Hernani (14:20h) – Añorga (14:26) -  Donostia (14:35h) - Pasai Antxo (14:43h) – Lezo (14:46h) – Jaizkibel (14:59h) – Guadalupe (15:06h) – Irun (15:17h) – Oiartzun (15:46h) – Errenteria (15:52h) - Pasai Antxo (15:55h) – Donostia (16:03h) – Murgil (16:17h) – Igeldo (16:18h) – Donostia (meta: 16:28h)

Ordutegi horrek aldaketa txikiren bat izan dezake karreraren lasterketaren arabera.


Donostiako ibilbidea

  • irteera 11:05ean: Boulevard - Hernani – Askatasunaren hiribidea – Urbieta - San Martin – Kontxa pasealekua - Zumalakarregi hiribidea - Tolosa hiribidea
  • 1. igarotzea 14:26ak aldera: Tolosa hiribidea - Zumalakarregi hiribidea – Kontxako tunela – Kontxa Pasealekua – San Martin - Urbieta - Askatasunaren hiribidea - Hernani - Boulevard - Zurriola – Nafarroa hiribidea - José Elosegi hiribidea
  • 2. igarotzea 16:00ak aldera: José Elosegi hiribidea - Nafarroa hiribidea - Zurriola - Boulevard - Hernani - Askatasunaren hiribidea - Urbieta - San Martin - Kontxa - Zumalakarregi - Igeldora Murgiletik
  • helmuga 16:29ak aldera: Igeldotik paseo de La Concha – San Martin - Urbieta - Askatasunaren hiribidea - Argentinar Errepublika - Boulevard


Trafiko mozketak

Abuztuaren 1ean, 10:00etatik 11:30era, gutxi gorabehera, trafikoa itxiko da Colon pasealekutik eta Askatasunaren hiribidetik Boulevarderaino. Irteera neutralizatuak igarotzen dituen bideak 10:30etik aurrera itxiko dira.

14:00etatik 17:30era, gutxi gorabehera, zirkulazioa guztiz itxiko da proba igarotzen eta iristen diren bide guztietan. Honek eragina izango du Altza, Bidebieta, Ategorrieta, Gros, Erdialdea, Igeldo eta Antigua auzoetan.


Boulevard

Uztailaren 31ko 09:00etatik abuztuaren 1eko 20:30era, Boulevarda, Legazpi kaletik Hernani kaleraino, itxita egongo da.

Portuko egoiliarrak edo 1.1 sektorekoen ibilgailuek ibilbide hau egingo dute: Legazpi - Gipuzkoa plaza - Peñaflorida - Hernani (kontrako noranzkoa). Betiere une horretan egiten ari diren lanek edo lasterketak ahalbidetzen badute.

Alderdi Ederreko lurpeko aparkalekurako sarrera Peñafloridatik egingo da, eta sarrera irteerako arrapalatik egingo da.

 

Pasealeku Berria

Ezin izango da aparkatu uztailaren 31ko 06:30etik abuztuaren 1eko 20:00etara, Gipuzkoako Argazki Elkartearen ondoren dagoen biribilgunetik Aquarium-eraino.

Aste Nagusiko azoka-eremua dela eta, pasealeku Berria itxita jarraituko du ibilgailuentzat eta bizikletentzat abuztuaren 20ra arte. Itxiera hau Gipuzkoako Argazki Elkartetik egingo da.


Igeldo

Abuztuaren 1ean, larunbatean, Igeldora igo nahiz beheratzeko bideak trafikora itxita egongo dira. Ezingo da Aita Orkolaga, Cristóbal Balenciaga eta Igeldo pasealekuetatik igaro.

Zehazki:

  • itxiera partziala: 11:00etatik 14:30era, auzotarrei, kanpineko bezeroei, garraio publikoari eta inguruko hotel eta jatetxeetan lekua gordeta dutela egiaztatzen dutenak pasako dira soilik
  • guztiz itxita: ezingo da pasa 14:30etik eta erratz-autoa pasatzen den arte, 17:30ak inguru
  • guztiz itxita: Murgil 09:00etatik 17:00ak arte


TAO

Irailaren 28ra arte, 1-1, 1-2 eta 2-1 sektoreetako TAO baimena duten egoiliarren ibilgailuei araututako eremu osoan (sektore guztiak) libreki aparkatzeko baimena ematea. Doan izanik erreserbatu gabeko plaza arautuetan eta xede-sektoreko egoiliarrentzat erreserbatutako plazetan, xede-sektoreko TAO baimena duten titularren baldintza berberetan. Ez da doan izango merkataritza-guneetan (15' guneak), erregulazio-ordutegiaren barruan.

Aparkatzeko baimen honek ez du gaitzen Isuri Gutxiko Eremura (IGE) sartzeko. IGEn kokatutako sektore batera sartzeko, ibilgailuak eremu horretara sartzeko ezarritako baldintzak bete beharko dira, eta, hala badagokio, dagokion baimena edo erantzukizunpeko adierazpena lortu edo formulatu beharko da.


Garraio publikoa

Autobusak: lineetako ibilbide aldaketak egongo dira:

Taxiak

  • Boulevardeko taxi-geltokian ez da zerbitzurik emango, uztailaren 31ko 09:00etatik abuztuaren 1eko 20:00etara
  • San Martin kaleko geltokia bertan behera geratuko da abuztuaren 1eko 08:00etatik 17:30era


Lurpeko Aparkalekuak

Lurpeko aparkalekuetako eraginak (ordutegi horiek aldaketak jasan ditzakete) >

2026/07/29 argitaratua