Ezkontzak: Ezkontza zibila Donostiako Udaletxean
Arrunta:
- Ospakizun ekitaldi publiko batekin amaitzen da.
- Ezkontza Udaletxeko Udalbatza Aretoan ospatzen da.
Azkarra:
- Ez da ekitaldi publikorik egiten, ekitaldi bakarra egiten da, ezkongaiak eta lekukoak daudela. Gehienez 15 pertsona izan daitezke.
- Erabakitzen den aretoan ospatuko da ezkontza.
ZER EGIN BEHAR DA:
- Eguna eta ordua eskatu: Udalinfo bulegoan edo
telefonoz.
- Datuak hobeto jaso ahal izateko, eskura izan behar dira
- Eskatzailaren NAN, pasaportea edo egoitza baimena.
- Ezkongaiaren NAN, pasaportea edo egoitza baimena.
- Datuak hobeto jaso ahal izateko, eskura izan behar dira
- Ezkontza eskaera eta dokumentazioa aurkeztu Udal erregistroan:
Udalinfo bulegoan edo erregistro telematikoaren bidez
- Ezkontza egin baino 6 hilabete lehenago aurkeztu behar da.
- Ezkongaietako batek jo beharko du erroldatuta dagoen udalerriko
erregistro zibilera:
- Erregistro Zibilak ezkontzarekiko adostasuna adierazi beharko du ezkontza gauzatu aurretik.
| Informazioa: dokumentazio osagarria
nola bidali eskabidea egin ondoren, dokumentazioa erantsi behar baduzu, izapide honen bidez egin: Erregistro Orokorra: dokumentazioa eranstea espediente bati |
Norentzat
Noiz eskatu
Urte osoan zehar
Beharrezko agiriak
Datuak hobeto jaso ahal izateko, eskura izan behar dira
- Eskatzailaren NAN, pasaportea edo egoitza baimena.
- Ezkongaiaren NAN, pasaportea edo egoitza baimena.
Eskaera aurkezteko:
- Eskaera orria.
- Pertsona eskatzailearen eta ezkongaien NANa, edota, hala badagokio, pasaportea edo bizileku baimena.
- Bi lekukoen NANa, pasaportea edo bizileku baimena
- Prezio publikoaren aplikaziorako, murrizketarako edota ordaintzetik salbuesteko, eskaera irmo aurkeztu den unean langabezian egotearen egiaztagiria aurkeztu beharko da: Lan Eskaeraren Alta eta Berritze Dokumentua –LEABD–, indarrean, Lanbidek igorria.
Oharra: Izapide honetan zehaztutako eskaera orria edo formulario espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordaindu beharreko kopurua
Udal zerbitzuak eman edo jarduerak egiteari dagozkion prezio publikoak
2026ko indarrean dagoen eranskina
Udalbatzaren Osoko Bilkuren Aretoa gordetzen bada, ezkontza arrunta ekitaldi publiko eta guzti ospatzeko: 100 €
- Ezkontza egitea eskatzekoan ezkontideetakoren bat lanik gabe badago: 60 €
- Ezkontza egitea eskatzerakoan bi ezkongaiak lanik gabe badaude: 0 €
- Ezkontza azkarra bada, hau da, ekitaldi publikorik gabe, eta Osoko Bilkuren Aretoa ez den beste areto batean, erreserba: 0 €
- Aurreko prezio hori kobratzeko, banku kontu bat eman behar da, eta kobrantza ezkontzeko eskaera formalizatu ondoren egingo da.
Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua
Aurreikusitako epea: Unean bertan
Isiltasunaren zentzua: Ez dagokio
Ezkontzaren data unean bertan berresten da.Ezkontza eskaera hura egin baino 6 hilabete lehenago aurkeztu beharko da. Ezkontzeko gordetako egunaren eta ezkontzaren arteko epea 6 hilabete baino gutxiago baldin bada, astebete dago eskaera entregatzeko.
Prozeduraren urratsak
2.-Erreserbarako eskaerak Udalak berretsi behar ditu; horretarako, data eta ordua berresteko jakinarazpena emango edo bidaliko dio pertsona eskatzaileari, bai eta ezkontza ospatzeko eskaera ere, betetzeko, eta informazio orri bat.
- Erreserba ezereztu nahi izanez gero, horretarako eskaera idatziz egin behar da beti, eskaera orokor baten bidez, Udalinfoko bulego batean edota telematikoki.
- Erreserba aldatzea eskatu nahi izanez gero, aurreko erreserba ezereztu behar da.
- Udalinfo bulegoetan
- erregistro telematikoaren bidez
- Ezin izango da ezkontza ospatu, ezkongaiek aurrez ez badute izapidetu dagokion espedientea Erregistro Zibilean (epaitegia). Erregistro Zibilak ezkontza ospatzeko baimena bidaliko dio Udalari, eta baimena aginduzkoa izango da.
- Ezkontza zibilerako eskaera formalizatu eta gero, dagokion prezioa kobratuko da.
Izapideen arduraduna
Araudia
Alkatetzaren Ebazpena, Donostiako Udalean ezkontza zibilen ospakizunei
buruzkoa:
Alkatetzaren ebazpena.pdf
Instrukzioa.pdf
Bestelako informazioa
- Erregistro Zibila:
- Ezkontza ospatu aurreko espedientea Erregistro Zibilean izapidetu behar da.
- Horretarako, ezkongaietako batek erroldatuta dagoen udalerriko Erregistro Zibilera bertaratu behar du, ahalik azkarren, dagokion izapidetzea abia dadin.
- Ezkongaia Donostian erroldatuta badago, Atotxako Justizia Jauregira joan beharko du: Teresa de Calcuta plaza, 1, behe solairua; Tel. 943 000 730.
- Erregistro Zibilean zer dokumentazio aurkeztu behar den jakiteko, egin klik hemen Justizia Sailaren webgunean sartzeko.
- Erregistro Zibilak ezkontzarekiko adostasuna adierazi beharko du ezkontza gauzatu aurretik. Gainera, Udalak idatziz berretsiko die ezkongaiei zer datatan eta ordutan izango den ezkontza.
Datuen babesa
Tratamenduaren arduraduna
Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A
Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia
Telefonoa: 010 / 943 481 000
Emaila: udalinfo@donostia.eus
Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria
Tratamenduaren xedea
Gordetzeko epeak
Legitimazioa
Hartzaileak
Eskubideak
Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:
- Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
- Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
- Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
- Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
- Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.
Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.
Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.