Dirulaguntza Jaialdien antolaketarako: Eskabidea
Norentzat
- Egoitza eta jarduera esparrua Donostian izatea edo, egoitza Donostian ez badute ere, Donostia Kulturak hiriarentzat interes bereziko jardueratzat jotzen duen jardueraren bat egitea.
- Ekonomikoki bideragarria izatea eta bideragarritasun hori egiaztatzea, oinarrietan ezarritako mugak (14. artikulua) errespetatzen dituen aurrekontu orekatu bat aurkeztuz.
Noiz eskatu
2026/03/05 - 2026/04/07
Tramitea epez kanpo dago.
Beharrezko agiriak
- Diruz laguntzea nahi den egitasmoaren dokumentu originala, erakunde eskatzaileko pertsona edo organo eskumendunak onartua, bai eta egitasmoaren gastu eta diru sarreren aurrekontua ere.
- Ingurumen memoria
- Pertsona edo erakunde eskatzaileari buruzko dokumentazioa
- Pertsona fisikoek: Eskabidea sinatzen duen pertsonaren nortasunaren
egiaztagiria: NANa, pasaportea edo antzeko agiria.
Herri Entitateen Erregistroan inskribatutako erakundeek ez dute erakundeari buruzko beste dokumentaziorik aurkeztu beharko. Eskabidea sinatzen duen pertsona ez badator bat Erregistroan dagokion karguan azaltzen denarekin, eguneratutako izendapena egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko da.
Herri Erakundeen Erregistroan inskribatuta ez dauden erakundeek dokumentazio hau erantsi beharko dute:
- Erakundearen eratze eskritura eta estatutuak edo araudia, bai eta dagozkion erregistro publikoetan inskribatuta egotearen egiaztagiria ere.
- Identifikazio fiskaleko zenbakia egiaztatzen duen txartela.
- Pertsona juridikoaren legezko ordezkariaren nortasun egiaztagiria eta dagokion ordezkaritza boterearen ziurtagiria. - Dokumentazio horrez gainera, eskatzaileak interesgarritzat jotzen duen beste edozein agiri aurkeztu ahalko du.
Eranskinen gehienezko tamaina: 15 Mb
Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua
Aurreikusitako epea: 4 hilabete
Legezko epea: 6 hilabete
Isiltasunaren zentzua: Aurkakoa
Prozeduraren urratsak
- Oinarriak GAOn argitaratzea
- Eskabideak jasotzea
- Dokumentazioa berrikustea eta akatsak zuzentzea
- Ebaluazioa eta behin-behineko ebazpen proposamena
- Behin-behineko ebazpena Iragarki Taulan eta webgunean argitaratzea
- Alegazioak aurkezteko 10 eguneko epea
- Behin betiko ebazpen proposamena egitea, alegazioak aztertu ondoren
- Emakidaren jakinarazpena bidaltzea, eta dirulaguntza ordaindu edo, hala dagokionean, ukatu izanaren berri ematea
- Webgunean eta Iragarki Taulan argitaratzea.
Izapideen arduraduna
Araudia
38/2003 Legea, azaroaren 17koa, Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorra
Martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoa, emakumeen eta gizonen berdintasun eragingarrirako
Donostiako Udaleko Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Plana
Urtero argitaratutako oinarriak
Bestelako informazioa
- % 60 organo eskumendunak emakida onartzen duen unean;
- % 40 dirulaguntza justifikatzeko eskatzen diren agiriak aurkeztu eta baliozkotzat jo ondoren.
Datuen babesa
Tratamenduaren arduraduna
Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A
Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia
Telefonoa: 010 / 943 481 000
Emaila: udalinfo@donostia.eus
Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria
Tratamenduaren xedea
Gordetzeko epeak
Legitimazioa
Hartzaileak
Eskubideak
Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:
- Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
- Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
- Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
- Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
- Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.
Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.
Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.