Banku-helbideraketa eta helbide fiskala

Izapide honen bidez, honako hauen alta eta aldaketa eska dezakezu:
  • zerga helbideaabisuetarako helbidea
  • banku kontua

Zerga helbidea: bakarra da zergadun bakoitzeko, ordainagiri guztietarako.

Abisuetarako helbidea: zergadun beraren erribuetan "abisuetarako helbide" desberdinak egon daitezke.

Banku helbideratzea bankuko kontu zenbaki bat da, zergadunaren ordainagiriak kargatzeko erabiltzen dena (OHZ, JEZ, ura, zaborrak, ibilgailuak, gainbalioak eta gainerako likidazioak). Trafikoko isunak ez dira kontu horretan kargatzen, eta ezberdinak izan daitezke zergadun berarentzat

"Tramitea hasi" botoiak zure karpetara eramango zaitu. Sartu atal honetan: NIRE profila/Informazio fiskala

Alokatutako higiezinen ordainagiriak:

Maizterrak banku-kontua aldatzea eta abisuetarako helbidea gehitzea baino ezin izango du eskatu (inoiz ez zerga helbidea aldatzea). Hori eskatzeko, sartu izapide honetan:

Erregistro Orokorra: dokumentazioa eranstea espediente bati

Adierazi beharreko datuak:
  • Izapidea: "Banku-helbideraketa eta helbide fiskala"
  • Espediente zenbakia: Ordainagiriaren titularraren NAN zenbakia
  • Erantsi beharrekoa:
    1. Tramite honen eskabidea beteta.
    2. Alokairu-kontratua.
    3. Alokairua ordaindu izanaren azken agiria.
    4. Banku-kontuaren titulartasunaren agiria.

Norentzat

Interesdunak edo bera ordezkatzeko baimena duenak.

Beste pertsona bat baimen dezakezu tramite hau zure izenean egin dezan. Horretarako ordezkaritza baimen hau bete beharko duzu.

Ordezkaritza iraunkorragoa eman nahi baduzu, ordezkarien erregistroan egin dezakezu.

Noiz eskatu

Urte osoan zehar

Beharrezko agiriak

Eskabide inprimakiaEskatzailearen NAN
  • Eskabidea ordezkari baten bidez egiten bada, ordezkaritza hori egiaztatu beharko da.

Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo imprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordaindu beharreko kopurua

Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua

Aurreikusitako epea: Unean bertan

Legezko epea: 6 hilabete

Isiltasunaren zentzua: Ez dagokio

Prozeduraren urratsak

  1. Eskabidea erregistratzea
  2. Datuak egiaztatzea
  3. Altak edo datuak aldatzea, hala badagokio.

Izapideen arduraduna

Departamentua: Finantza Zuzendaritza

Araudia

Bestelako informazioa

*Eskabideak ez du epe mugarik kontrakoa adierazi ezean, beraz, ez da beharrezkoa eskabidea berritzea.
*Zergapekoak ez badu adierazten zein den bere helbide fiskala, haren izenean dauden eraikinak edo esplotazio ekonomikoak helbide fiskalik gabekotzat hartuko dira.

*Helbideratze orokorraren ondorioak
  • Helbideratutako ordainagiriak borondatezko epearen azken egunean kargatuko dira adierazitako bankuko kontuan.
  • Lehentasuneko interesa aplikatuko da ordainketak atzeratu eta zatitu nahi badira; zenbait kasutan, gainera, bermerik jarri behar izanik gabe.
  • Ordaintzeko jardunbidea etengo da, abalik eman gabe, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu eta ebatzi arte.

Egutegi fiskala

Tratamenduaren arduraduna

Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A

Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia

Telefonoa: 010 / 943 481 000

Emaila: udalinfo@donostia.eus

Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria

Tratamenduaren xedea

Udaleko zerga-kudeaketan zergadunen jarduerei, eragiketei, jakinarazpenei eta eskariei, iradokizunei eta kexei buruzko informazio pertsonala kudeatzea.

Gordetzeko epeak

Erabateko ezabatzea 10 urte

Legitimazioa

DBEOren 6.1.e) artikulua, botere publikoaren egikaritza: -Uztailaren 5eko, Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen gaineko Zergaren 14/1989 Foru Araua. -Uztailaren 5eko 11/1989, Gipzkoako Toki Ogasunak arautzen dituen Arau Forala. -Uztailaren 5eko 12/1989 Foru Araua, Ondasun Higiezinen gaineko Zergari buruzkoa. -Ondasun Higiezinen gaineko Zerga arautzen duen Ordenantza. -Uztailaren 5eko Hirilurren Balioaren Gehikuntzen gaineko Zergari buruzko 16/1989 Foru Araua. -Abuztuaren 2ko 38/2006 Foru Dekretua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergabilketa Erregelamendua onartzen duena. DBEOren 6.1.c) artikulua, lege betekizuna betetzea: - Martxoaren 5eko 2/2004 Legegintzako Errege Dekretua, Toki-Ogasunen Legearen Testu Bategina onartzen duena - Martxoaren 8ko 2/2005 Foru Araua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zerga Arautegiari Buruzkoa - Irailaren 26ko 41/2006 Foru Dekretua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergen Foru Arau Orokorra, Egintzak Administrazio Bidetik Berrikusteari dagokionez, garatzeko Erregelamendua onartzen duena - Donostiako Udalaren Ordenantza, Zergak eta Zuzenbide Publikoaren araberako bestelako Sarrerak Biltzeari buruzkoa

Hartzaileak

Legeak ezarritakoak eta tratamendu honen esparruan aplikagarri direnak.

Eskubideak

Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:

  • Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
  • Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
  • Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
  • Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
  • Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.

Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.

Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.

Izapidearen egoera
Epe barruan
Dokumentuak

Eskabidea