Adineko eguneko arretarako udal zerbitzua (Goizaldiak)
Zerbitzua Gizarte Ongizate Zuzendaritzak gaur egun adineko erretiratuei utzita dituen guneetan emango da. Zehazki, honako hauetan:
- Altza-Larratxon: Bellavista elkartea. Larratxo, 26.
- Amara Berrin: Gure Egunsentia. Javier Barkaiztegi, 11.
- Antiguan: Udalaren lokala. Xalbador Bertsolaria, 14 (GZZ ondoan)
- Bidebietan: Guardaplata elkartea. Serapio Mujika, 21.
- Egian: Egiatarra elkartea. Mandasko Dukea, 48 behea.
- Erdialdean: Jatorra elkartea. Larramendi 14, behea.
- Grosean: Udalaren lokala. Nafarroa Beherea, 7.
- Intxaurrondon: Intxaurralde elkartea. Zarategi, 66
Zerbitzua astelehenetik ostiralera ematen da, goizeko ordutegian: 10:00etatik 13:00era eta urte guztian zehar, oporraldietan izan ezik.
Zerbitzuaren aurkezpen bideoa
Norentzat
- Donostian erroldatuta egotea, gutxienez eskaera egin baino aurreko 12 hilabetez jarraian.
- 65 urte edo gehiago izatea.
- Pertsona autonomo ahul edo mendekotasun txikikoa izatea (I. gradua MBB balorazioan, 39 puntura artekoa).
- Isolamendua, bakardadea, abandonua edo tratu desegokia jasatea edo jasateko arriskuan egotea.
- Intentsitate txikiko laguntzak behar izatea, zerbitzuak erabiltzailearen beharrei erantzuteko irismena izateko.
- Gaixotasun infekzioso-kutsakor bat edota gaixotasun mentalen bat izanez gero, dagokion tratamendua ez baztertzea.
- Jokabide-nahasmendurik ez izatea edota zerbitzuaren funtzionamendua edo zerbitzuko bizikidetza normala larriki nahas dezakeen edota pertsonarentzat berarentzat, beste erabiltzaile batzuentzat edo profesionalentzat arriskutsua izan daitekeen portaerarik ez agertzea.
- Zerbitzuaren berezko zuzkiduren irismenetik eta aukeretatik kanpo dagoen osasun laguntza espezializatu eta/edo iraunkorrik behar ez izatea.
- Zerbitzuari dagokion diru ekarpena ordaintzea.
- Zerbitzuko jardueretara erregulartasunez joatea eta, ez joatekotan, arduradunari saiora edo saioetara joango ez dela jakinaraztea. Eta, ahal bada, absentziak zenbat iraungo duen jakinaraztea.
Noiz eskatu
Urte osoan zehar
Beharrezko agiriak
- Bizikidetza unitatearen kide guztien kalkulu ekonomikoa egiteko dokumentazioa (bizikidetza unitatetzat jotzen da ezkontideek osatzen dutena edo ezkontideen erlazioaren analogoa den beste edozein erlazio).
- Pentsioak ematen dituen erakundearen eguneratutako pentsioen ziurtagiria, GSINerak ez diren kasuetan.
- Ondasun higiezinen errendimenduen egiaztagiria (alokairu kontratuak).
Dokumentazio hori Gizarte Zerbitzuetako Zentroetan ez dagoen guztietan eskatuko da (kasu batzuetan, dokumentazioa jada badago zentroetan beste izapidetzeak abian edo duela gutxi izapidetuak izateagatik).
Oharra: Izapide honetan zehaztutako inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordaindu beharreko kopurua
Erabiltzailearen eta haren bizikidetza unitatearen ahalmen ekonomikoaren araberako zenbatekoa. Baremo ekonomiko bat dago kalkulua egiteko.
Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua
Aurreikusitako epea: 5 egun
Legezko epea: 3 hilabete
Isiltasunaren zentzua: Aurkakoa
Prozeduraren urratsak
- Gizarte Zerbitzuetan aurretiazko hitzordua eskatzea.
- Gizarte langilearekin elkarrizketa bat izatea, premien azterketa bat egiteko.
- Baldintzak betetzen diren egiaztatzea.
- Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea.
- Erabiltzailea baliabidearen jarduerak egiten diren egun batean parte hartzera gonbidatzea.
- Proposamena baloratzea, behin betiko prezioa kalkulatzea.
- Zerbitzurako sarbidea onartzea edo ez onartzea ebaztea.
- Pertsona interesdunari jakinaraztea.
- Zentroan pertsona hartzea.
- Enpresak zerbitzuengatiko hileroko faktura egitea.
- Gizarte langileak jarraipena egitea
Izapideen arduraduna
Araudia
12/2008 Legea, abenduaren 5ekoa, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa
Oharrak: Ikusi honako hauek: 185/2015 Dekretuaren 33. artikulua, I. eranskina eta 1.2 epigrafea.
Bestelako informazioa
Adineko pertsonen bizi kalitatea hobetzeko ekimenei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero:
Datuen babesa
Tratamenduaren arduraduna
Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A
Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia
Telefonoa: 010 / 943 481 000
Emaila: udalinfo@donostia.eus
Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria
Tratamenduaren xedea
Gordetzeko epeak
Legitimazioa
Hartzaileak
Eskubideak
Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:
- Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
- Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
- Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
- Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
- Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.
Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.
Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.
- Ikus gizarte zerbitzuetako zentroen zerrenda: Ordutegia: 09:00 - 14:00
- Gizarte Larrialdiak: Ordutegia: astelehenetik ostiralera 08:00 – 22:00 eta asteburuetan 09:00 – 21:00