Zure Gizarte Zerbitzugunea

Informazio interesgarria

Gizarte-zerbitzuguneen kokapena

Zure auzoko gizarte-zerbitzugunean (GZ) espezialista bat dago, zure erreferentziazko profesionala izango dena.

Pertsona horrek konpondu behar duzun edozein gizarte-egoeratan lagunduko dizu: zure zalantzei erantzungo die, orientazioa emango dizu eta zure kasuari egokitzen zaizkion prestazio eta baliabideei buruzko informazioa emango dizu.

Jendaurreko arreta ordutegia: 9:00-14:00

Eskatu hitzordua online, telefonoz edo gure zerbitzuguneetara joanda:

Gizarte Larrialdietarako Udal Zerbitzuak (GLUZ) gizarte-egoera larri eta bat-batekoen berehalako arreta eskaintzen du, urteko 365 egunetan, eguneko 24 orduetan.

Gizarte-zerbitzuek programak eta baliabideak eskaintzen dituzte hainbat arazo artatzeko. Zerbitzu eta prestazio multzo bat da, pertsonak laguntzea eta haien ongizatea hobetzea helburu duena.

Horretarako, laguntza profesionala eskaintzen dugu eta, beharrezkoa denean, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren zerbitzu, prestazio eta laguntzak eskuratzeko aukera.

Gizarte zerbitzuak Eusko Jaurlaritzaren, Aldundien eta Udalen esku daude. Erantzukizunak partekatzen badituzte ere, sistemarako sarbidea bakarra da.

Gure hirian, gizarte-zerbitzuguneen sarearen bidez sar daiteke.

Larrialdiak artatzeko, Gizarte Larrialdietarako Udal Zerbitzua dago eskuragarri, urteko egun guztietan zabalik dagoena.

Nor joan daiteke gizarte zerbitzuguneetara?

  • Donostian erroldatutako edozein pertsona edo familia, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemari buruzko informazioa, aholkularitza edo orientazioa behar duena.
  • Profesional talde baten laguntza behar duten pertsonak edo familiak, beren autonomia, gizarteratzea eta gizarte-ongizatea hobetzeko, zuzeneko arretaren bidez edo gizarte-zerbitzu espezializatuen bidez.
  • Senideak, auzokideak, eskolak, Udaltzaingoa, osasun-zentroak, besteak beste, norbaitengan arrisku edo babesgabetasun egoerak ikusten dituztenak.


Zer eskaintzen dugu Gizarte Zerbitzuguneetan?

  • Planteatutako beharrizan eta egoerei buruzko informazioa, balorazioa eta orientazioa.
  • Kasu bakoitzerako egokienak diren laguntza eta gizarte-baliabideak izapidetzea.
  • Aktibatzen diren esku-hartzeak eta zerbitzuak abian jartzea eta haien jarraipena.


Eskatu hitzordua zure gizarte-zerbitzugunean

Lotutako dokumentuak