Txakurrak eta maskotak

Sartu animalien ongizateari lotutako salaketak egiteko izapidera
Sartu bide publikoan abandonatutako edo aurkitutako txakurren berri emateko izapidera

Intereseko informazioa

Non aska dezaket txakurra?

Donostiako Udalak txakurrak aske eramateko gune bereziak prestatu ditu. Hala ere, garrantzitsua da honako hau kontuan hartzea:

  • zure txakurra arriskutsua izan daitekeen arraza batekoa bada, beti lotuta eta muturrekoarekin joan beharko du
  • jolas-gune horietan, txakurra kontrolpean izan behar duzu une oro
  • nahitaezkoa da gorozkiak jasotzea, espazioa garbi edukitzeko

Lagun egiteko animaliek beren beharretara egokitutako baldintzetan bizi behar dute, osasun fisiko eta emozional ona izan behar dute, eta beren espeziearen berezko jokabide batzuk azaltzeko aukera izan behar dute.

Animaliak ardurapean dituztenek erantzukizun bikoitza hartu behar dute beren gain:

  • animalien ongizatea bermatzea
  • gainerako herritarrekiko bizikidetza errespetatzea

Animalia bat adoptatu edo erosi aurretik, garrantzitsua da bi erantzukizunak bete ahal izango direla ziurtatzea. Gida hau kontsultatzea gomendatzen dizugu.

Udalean, legezko babeslekuetan adoptatzea sustatzen dugu. Donostian, hurbilen dagoen zentroa Gipuzkoako Animaliak eta Landareak Babesteko Elkartea (SPAPG) da, Usurbilen dagoena.

Telefonoa: 943 376 650
Kalezar auzoa z/g, 20170, Usurbil


Adoptatu maskota bat

Lagun egiteko animalia bat etxean izatea erabakitzen baduzu, funtsezkoa da non adoptatu edo eskuratu ondo aukeratzea, horrek ondorio hauek eragin baititzake:

  • beste animalia askoren ongizatean laguntzea
  • legez kanpoko trafikoari eta animalien aurkako tratu txarrei nahi gabe laguntzea saihestea
  • legez eta arduraz lan egiten duten erakundeak babestea


Babeslekuetan adoptatzea ardurazko jabetza bermatzeko eta beharra duen animalia bati bigarren aukera bat emateko modu bat da.

Zure txakurra identifikatzea eta zaintzea

Txakurra jaio eta hilabeteko epean identifikatu behar duzu. Albaitaritza-klinikak egiten du prozesu hori une bakar batean, eta 3 urrats ditu:

  1. mikrotxipa jartzea
  2. EAEko AIEOn erregistratzea, nahitaezkoa da animalia modu iraunkorrean edo 3 hilabete baino gehiagoz Euskadiko erkidegoan bizi bada
  3. txakurren pasaportea edo liburuxka ofiziala lortzea

Datuak eguneratzea AIEOn

Jabeak, dagokion albaitaritza klinikaren bidez, animaliaren datuak AIEOn eguneratuta edukitzeko ardura du, honako hauek barne:

  • telefono-zenbakia
  • titularraren helbidea
  • titulartasun-aldaketak
  • beste erkidego batera lekualdatzea
  • heriotzagatiko baja
  • animaliaren galera edo lapurretagatik desagertzea

Galduz gero errazago identifikatzeko, txakurrak identifikazio-txapa bat eramatea gomendatzen da. Hala ere, mikrotxipa ezartzea nahitaezkoa da.

Jabeen erantzukizuna  

Txakurra dutenek hau bermatu behar diote:

  • janaria eta ura
  • albaitari baten asistentzia
  • espazio egokia
  • ariketa fisikoa egiteko aukera

Bizikidetza-arauak

  • hiriko bide eta espazio publikoetan, baita eraikinetako eremu komunetan ere, txakurrek gehienez 2 metroko uhalarekin lotuta joan behar dute
  • nahitaezkoa da gorozkiak jasotzea
  • txakurrak ezin dira balkoietan, garajeetan, sotoetan, teilatupean, lorategietan edo beste espazio batzuetan eduki, baldin eta horrek eragozpen objektiboak eragiten badizkie bizilagunei edo oinezkoei, usainak, zaratak, uluak edo zaunkak direla eta

Betebehar horiek ez betetzea arau-haustea izan daiteke.

Jarri salaketa Udaltzaingoan, 092 telefonoan edo Morlanseko biribilguneko bulegoetan.

Eremu publikoan aurkitutako txakurrak Gipuzkoako Animaliak eta Landareak Babesteko Elkartearen aterpetxera eramaten dira:

Identifikazioa eta zer egin galdutako txakur bat aurkitzen baduzu

Funtsezkoa da zure txakurraren identifikazio-datuak eguneratuta edukitzea. Galtzen bada eta norbaitek aurkitzen badu, berehala jarriko da harremanetan mikrotxipean edo identifikazio-txapan erregistratutako zenbakiarekin.

Jabea errazago aurkitzeko, kontaktu-zenbaki bat duen txapa bat eramatea gomendatzen da. Hala ere, mikrotxipa nahitaez ezarri behar da.

Aurkitu al duzu galdutako txakurrik?

Bide publikoan txakur bat bakarrik ikusten baduzu, jarraitu urrats hauei:

  1. identifikazio-txapa badarama, bertan agertzen den zenbakira deitu
  2. jarri harremanetan Udaltzaingoarekin 092 telefonora deituta. Haiek Gipuzkoako Animaliak eta Landareak Babesteko Elkarteari jakinaraziko diote, jaso dezaten
  3. ahal bada, eutsi edo lotu modu seguruan, ihes egin ez dezan eta istripuak saihesteko, jabea jasotzera etorri arte

Albaitariaren behaketa txakur batek eragindako lesioen kasuan

Txakur batek lesioak eragiten badizkio pertsona bati edo beste animalia bati, jabeak albaitaritza-klinika batera eraman beharko du, gehienez ere 24 orduko epean, han behaketa egin diezaioten

Gainera, egoera horren berri eman beharko dio Donostiako Udaleko Osasun Publikoaren eta Animalien Ongizatearen Zerbitzuari, gertakaria gertatu eta 72 orduko epean.

Epe horretan egiten ez badu, hala egiteko eskatuko zaio, eta, bete ezean, txakurra animaliak biltzeko zentro batean sartzeko edo isolatzeko agindu ahal izango du Udalak.

Behaketa-aldia

  • albaitaritzako behaketak 14 egun iraungo du
  • denbora horretan, albaitariak gutxienez 3 aldiz aztertu beharko du animalia: 1., 7. eta 14. egunean
  • helburua zoonosi-arriskuak baztertzea da (gizakiei transmiti dakizkiekeen gaixotasunak) eta txakurraren portaera ebaluatzea

Behaketako 14 egunak amaitzean, jabeak 48 ordu izango ditu albaitariaren ziurtagiria Donostiako Udaleko Osasun Publikoaren eta Animalien Ongizatearen Zerbitzura bidaltzeko.

Albaitariaren ziurtagiria ematea

Albaitaritza-behaketaren ziurtagiria bitarteko hauetako edozein erabiliz aurkez daiteke:

Erlazionatutako dokumentuak