Elkarteentzako ikastaroak


Donostiako Udaleko Herri Partaidetza zerbitzutik hainbat ikastaro antolatzen ditugu entitateen kudeaketan zein proiektu edo ekimenen garapenean elkarteentzako lagungarri izateko helburuz. Ikastaro horiek pH Gunea-ren baitan kokatzen dira, Donostiako partaidetzaren kualitatea hobetzeko bideak proposatzen dituen proiektua.

Une honetan, 2026rako prestakuntza-eskaintza diseinatzen ari gara. Laister argitaratuko dugu ikastaroen urteko eskaintza


Ikastaro gehienak euskaraz zein gaztelaniaz ematen dira, Udaletxean bertan (Ijentea kalea, 1) 18.00-20.00 etara, aldez aurretik doako izen-ematea eginda.


Aurreko ikastaroetako materialak




Aurretik eskainitako ikastaroen materialak eskuragarri daude Partaidetzateka eremuko formakuntzako atalean honako gai hauekin:

  • Komunikazioa, diseinu grafikoa, sare sozialak
  • Elkarteen administrazio eta kudeaketa
  • Elkarteen antolaketa eta barne-dinamizazioa
  • Generoa eta intersekzionalitatea
  • Kulturartekotasuna

Elkarteentzat interesgarritzat jotzen duzun ikastaro bat antolatzeko proposamena egin nahi badiozu Udalari, udala_partaidetza@donostia.eus helbidera idatz dezake


Ikastaroen ezaugarri nagusiak


  • Izen-ematea doakoa da: ikastaro bakoitzerako izena emateko epea saio bakoitza hasi baino hilabete lehenago ireki ohi da, eta zabalik egoten da lekua bete arte.
  • Ikastaro guztiak independienteak dira, eta norberak gehien interesatzen zaion ikastaro edo ikastaroetan izena emateko aukera edukiko du.
  • Ikastaroek edukiera mugatua izan dezakete. Izen-ematea egin den ordena errespetatuko da. Elkarte beretik pertsona batek baino gehiagok parte hartu ahal izango du, baina edukiera betez gero, elkarte ezberdinetako jendearen parte hartzea lehenetsiko da.
  • Ikastaroren batean behar adina inskripzio jaso ezean, bertan behera gera daiteke
  • Ikastaro guztiak Donostiako Udaleko Herritarren Partaidetza Zerbitzuak antolatzen ditu eta entitate ezberdinek ematen dituzte.

Informazio gehiago nahi izanez gero idatzi udala_partaidetza@donostia.eus helbidera