Kontrabaxu-taldea

Norentzat:

14-15 urteko II. eta III. mailetako ikasleak. Talde honetan noizean behin ikasle gazteagoak ere etortzen dira taldean jotzen ohituz joateko.

Helburu nagusia:

  • Nork bere buruari eta ikaskideei entzuten ikastea.
  • Norberaren ikasketa talde-lanaren zati gisa baloratzea.
  • Talde-lanari balioa ematea.
  • Kontzertu batean joko diren piezak prestatzeko gai izatea.
  • Instrumentua ikaskideekin batera eta kontzertu batean publikoaren aurrean jotzeaz gozatzea

Jarduerak:

  • Entzunaldiak Eskolan
  • Kontzertuak eta emanaldi publikoak