Perkusioa

Perkusioa musika tresna familia zabala eta askotarikoa da:

  • orkestra sinfonikoetako tresnak ditu, hala nola tinbalak, xilofonoa, marinba, dunbala, atabala edo bateria,
  • eta baita jatorri herrikoi eta etnikoko tresnak ere, adibidez djembe afrikarra, konga eta bongo kubatarrak, edo surdo eta repenique brasildarrak.

Tresna guztiek ezaugarri komun bat dute: soinua ateratzeko "jo" egin behar dira, bai baketaz edo makilaz, bai zuzenean eskuekin.

10 urtetik aurrera, perkusioko ikasle guztiek taldeetan parte har dezakete.

Perkusioa plus

8 eta 10 urte bitarteko ikasle hasi berriek instrumentuarekin denbora gehiago eman dezaten, Eskolak Perkusioa plus eskaintzen du Atotxako egoitzan.

Perkusioa plus-en ikasleek astean ordu beteko bi talde-saio jasotzen dituzte.

Ordu horietan instrumentuko, taldeko eta Musika Hizkuntzako edukiak lantzen dituzte, eta banakako saioak ere egiten dituzte tutorearekin.

Perkusioa plus-en matrikulatutako ikasleek ez dute Musika Hizkuntza egin beharrik.

Taldeak

Bideoak