Biola

Biola hari eta arkuzko musika tresna bat da, erresonantzia kaxa batez osatua. Kaxa hori erdialdean estutu egiten da bi aldeetatik, Bi irekidura ditu, f baten itxura dutenak, eta gider motz bat ere badu, lau hariz osatua. Hariak bostun bitartetan daude afinatuta, eta trasterik ez izatea dute bereizgarri.

Soinua sortzeko, zaldi ilezko zuntz tenkatuz egindako arkua instrumentuaren lau soken gainean igurzten da. Biola biolina baino handiagoa da, baina biolontxeloa baino txikiagoa.

Lehenengo biola ikasturteak egin ondoren, ikasleak Orkestra Txikiko partaide bihurtzen dira, eta hor hasten dira taldean jotzen.

Taldeak

Bideoak