Donostiako eraikinen eguzki-energia potentziala

Erabiltzeko erraza den tresna sortu dugu zure eraikinaren estalkia eguzki-plakak instalatzeko eta energia elektrikoa sortzeko egokia den jakiteko.

Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) webgunean dirulaguntzak kontsulta daitezke.

Eguzki potentzialaren mapak hiriko estalki guztiak erakusten dizkizu, plaka fotovoltaikoak instalatzeko duten bideragarritasunaren arabera sailkatuta:
Berdea: estalki erabilgarriak.
Laranja: babes urbanistikoa duten eraikinak.
Gorria: bideragarriak ez diren estalkiak.

Nola erabili tresna

Estalki batean klik egitean, eraikinaren eguzki potentziala kalkulatzeko aplikaziora sartzen zara.

Aplikazioan, datu batzuk sartu behar dira:

  • Eraikinaren erabilera (bizitegikoa, merkataritzakoa, industriala...).
  • Karga kurba (kontsumo elektrikoaren eredua).
  • Etxebizitzaren tamaina eta parte hartuko luketen etxebizitzen kopurua.
  • Erabiltzen diren elementu elektrikoak.

Kalkuluaren emaitzak

Tresnak azterketa zehatza eskaintzen du honako informazioarekin:
Gomendatutako panel kopurua.
Aurreikusitako urteko ekoizpena.
Autokontsumoa (etxean erabiltzen den sortutako elektrizitatearen ehunekoa).
Autarkia (lor litekeen gehienezko autokontsumoa, sortutako elektrizitate guztia etxean kontsumituko balitz).
Baterien bidezko biltegiratze ahalmena.
Ibilgailu elektriko bat kargatzeko aukerak.
CO₂ isurketen murrizketa.
Gutxi gorabeherako instalazio kostua eta amortizazio denbora.

Aplikazioak txostena PDF formatuan deskargatzeko aukera ematen du.

Araudia

Ekainaren 1eko 5/2023 Legea, autokontsumoaren izapidetzea errazteko eta Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legea aldatzen duena