2025eko deialdia: Gazteria
Oinarri Orokorrak eta Bereziak
Eskaera epea
Eskaerak
Elkarteei Jarduerak jakinaraztea eta akatsak zuzentzea
Herri Administrazioetan Administrazio-prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 2015/39 legeak 45.1 b) artikuluan xedatzen duenez, Diru laguntza deialdiko oinarrietako 3. atalean aurreikusitako prozedurazko egintzak Udaletxeko Iragarki Taulan argitaratzea nahikoa izango da, eta ez dago eskatzaileei banan-banan jakinarazi beharrik.
Eskaerak edo harekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioak akatsen bat baldin badu, edo osatu gabe baldin badago, interesatuei hamar laneguneko epea emango zaie, egintza goian aipatutako Iragarki Tauletan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, akatsak zuzendu edo falta diren dokumentuak aurkezteko. Epea amaitu eta akatsak konpondu ez badituzte, eskaera bertan behera utzi dutela joko da, eta prozedura artxibatu egingo da, 2015/39 Legearen 68. artikuluak adierazitakoarekin bat ebazpena egin ondoren.
Ebazpena
Zuriketa aurkezteko epea
Organo Izapidegilearen kontaktua
Miren Mancisidor, Gazteriako Teknikaria
943 481 396
Agirre Miramón, 4
Aldez aurretik hitzordua eskatu emailez edo telefonoz.