Dantza Klasikoa Hastapenak (6-8 urte)

Dantza klasikoa, Ballet izenaz ere ezaguna, mugimendu espezifikoak eta teknika desberdinak dituen dantza mota bat da. Halaber, Ballet hitza erabiltzen da dantzaren bidez interpretatua izateko sorturiko musika-pieza izendatzeko ere.

Norentzat:

  • 6 eta 7 urteko neska-mutilentzat.

Janzkera:

  • Arropa: dantza klasikorako berariazko arropa izan behar du.
  • Neskak: media galtzerdiak, mailota eta punta erdiko zapatila arrosak.
  • Mutilak: kamiseta edo mailot txuria, elastikoa eta zapatila beltzak.
  • Ilea: mototsean (moñoan) bilduta.

Helburuak:

  • Musika eta dantza eskolen helburuetako bat da haur eta gazteek dantza adierazpen artistiko eta komunikazio pertsonaleko bitarteko gisa ulertzeko behar dituzten mugimendu gaitasunak, gaitasun afektiboak eta kognitiboak garatzeko hezkuntza-prozesuak landu behar dituzte, dantzaren adierazpen ezberdinak ezagutu eta gozatu ahal izateko..

Dantza Klasikoaren Hastapenen helburuak, 6-8 urte:

  • Ikaslearen psikomotrizitatea eta gaitasunak garatzea, hala nola sentipenak adierazteko, harremanak egiteko eta bere mugimenduak musikarekin eta inguratzen duen espazioarekin koordinatzeko gaitasunak.
  • Balletaren oinarrizko kontzeptuak eta terminologia ezagutu eta erabiltzen hastea.
  • Dantza klasikoko lehen urratsak —lurra, barra, zentroa eta diagonalak— ikastea, jolasak, inprobisazioa eta koreografia errazak erabiliz.
  • Gorputzaren, besoen, hanken eta buruaren jarrera egokia lantzea.
  • Dantza klasikorako eta hura praktikatzeko zaletasuna garatzea.
  • Haurra ikasgai berri honetan ongi sentitzen eta garatzen dela bermatzea.