Dantza garaikidea

Dantza garaikidea teknikaren gainetik konposizio-prozesua goratu eta nabarmentzen duen dantza-generoa da, eta mugimenduaren adierazpen egiazkoagoa azpimarratzen duen filosofia du gidari.

Dantza eta mugimendu estilo eta eragin desberdinak biltzen ditu, baita gorputz- eta antzerki-teknikak ere. Haren ikaskuntzak eta praktikak lan teknikoa inprobisazio eta konposizio lanarekin uztartzen ditu.

Dantza garaikidea forma-askatasuna, mugimenduaren adierazpen egiazkoa eta etengabeko bilakaera ditu ezaugarri, gizarte garaikidearen adierazpen-jakinminekin bat eginez.

Norentzat:

  • Adin guztientzat: haur, gazte eta helduak; 8 urtetik aurrera.

Janzkera:

  • Kamiseta, legginak eta galtzerdiak.

Helburuak:

  • Haur, gazte eta helduen garapen fisiko, motor, emozional, sozial eta kognitiboa sendotzen laguntzea.
  • Gorputzaz eta bere mugimendu- eta adierazpen-aukerez jabetzea.
  • Mugimenduaz eta espazio pertsonalaz, taldekoaz, globalaz eta eszenikoaz kontzientzia hartzea.
  • Musikaltasuna, ahalmen sortzailea eta nortasun artistikoa garatzea.