Maiatzaren 16an, Donostiatruk bigarren eskuko azoka
Tabakalerako barruko plazan, 10etatik 14etara
Publicado el 05/01/2027
Datorren larunbatean, maiatzaren 16an, Udaleko Osasun eta Ingurumen Zuzendaritzak antolatzen duen bigarren eskuko Donostiatruk azoka egingo da Tabakalerako barruko plazan, 10:00etatik 14:00etara. Bigarren eskuko azokak etxeko artikuluei beste erabilera bat eman nahi die, hondakin bihurtu aurretik. Gainera, horietatik onura ekonomikoren bat lor daiteke (arropa, liburuak, jostailuak, etab.), baita modu merkeagoan eskuratu ere.
Jarduerak eta zozketa
Azokak irauten duen bitartean, ingurumenari buruzko sentsibilizazio- eta kontzientziazio-jarduerak egingo dira. Zehazki, tailer bat antolatuta dago karpeta edo portafolio pertsonalizatuak sortzeko, berrerabilitako materialez eginda. Halaber, erosketaren bat egiten dutenen artean bi lagunentzako bazkari edo afari bat zozkatuko da Antiguako Orburu jatetxe begetarianoan.