Mirakruz-Bidebieta
Donostia Pasaia eta Irunekin lotzen dituen errepidearen ezker aldean kokatua, auzo honek Uliarekin du muga Mendiola baserrian.
Hego-mendebaldean, Mirakruzgañak Herreratik bereizten du, eta Azkuene kaleak Pasaiarekiko muga ezartzen du.
Donostiako auzorik berrienetako bat da hau.
Altzako udal-barruti zaharrean kokatua, gaur egun nortasun propioa eta berezitua du.
Azken urteotan, Ekialdeko barrutiari dagokion auzoak ekipamendu berri garrantzitsuak lortu ditu.
Azken esku-hartzeak Kontadores eta Gomiztegi eremuetan izan dira.
Lurralde honi buruzko informazio demografikoa DonostiaDatan aurkitu daiteke.
Auzoko prozesuak
Auzo elkarteak
Azpiegiturak eta zerbitzuak
Parkeak eta berdeguneak
Azken albisteak
GAZ Donostia bulegoa Bidebietako Kontadores Gazte Zentroan dago