Altza

Udal-barrutiaren ekialdera kokatua, Ekialdeko barrutiari dagokion auzo hau Donostiarekin erlazionaturik egon da historian zehar eta 1939. urtera arte –Donostiarekin bat egin zuen urtera arte– udalerri-izaera eta administrazio-era berezi bat izan zituen.

Altza, beti berezko izaera izan duena, egun gune bereizi ugariz osatua dago: Arriberri, Arrizar, Buenavista, Altzagaña, Eskalantegi, Erroteta, Garbera, Jolastokieta, Larratxo, Los Boscos, Molinao, Santa Barbara, Oleta... Herrerako guneak arreta berezia merezi du. 

Garai batean Altzako parte izandako hainbat lurraldetan, izaera berezia duten auzo berriak eratu dira, Bidebieta, Intxaurrondo eta Martutene kasu.      

60ko eta 70eko hamarkadetan bizi izandako hazkunde demografiko izugarriak eta kontrolik gabeko hirigintza-garapenak auzo honen itxuran eta ezaugarri soziologikoetan eragin dute. Azken hogei urteetan eginahal berezia egin da ekipamendu, mantentze-lan eta garraiobide publikoen inguruan, baina konponbidea behar duten arazoak planteatzen dira, oraindik, hirigintzaren esparruan.                        

Zonalde honetan Lauaizeta parkeak duen garrantzia azpimarratzekoa da; bere garapenarekin espazio ireki bat eskaintzen da, auzokideentzako "birika berdea", alegia.       

Lurralde honi buruzko informazio demografikoa DonostiaDatan aurkitu daiteke.

Auzoko prozesuak

Une honetan ez dago parte-hartze prozesurik irekita

Azpiegiturak eta zerbitzuak

Parkeak eta berdeguneak

Azken albisteak

Herritarren segurtasuna eta larrialdiak
Alkalteak lantalde bat osatu du Jolastokietako pabiloietan jarduera bateratua koordinatzeko

Jon Insaustik ingurunearen garbiketa bizkortzeko agindu du eta segurtasuna indartzeko baliabide gehiago iragarri ditu "aurrez aurre begiratu behar zaion arazoaren aurrean"