Multimedia gunea

Intereseko informazioa

Liburutegia

Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolako Liburutegia zerbitzu publikoa da eta bere funtzio nagusia da Eskolaren prestakuntza beharrei eta herritarren informazio beharrei erantzutea.

Liburutegi espezializatua, Eskolakoa eta publikoa da: edukiak musika eta dantzari buruzkoak dira, musika eskoletan eskaintzen den araubide bereziko irakaskuntza artistiko ez arauturako egokituta. Funtzionalki, Donostiako Udal Liburutegi Publikoen sarearen parte da 2000. urtean sortu zenetik eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen parte 2016. urtetik.

Kontsultatu Donostiako Musika eta Dantza eskolako mediateka.
Kontsultatu San Sebastian eguneko partiturak.
Kontsultatu Musika eta Dantza Eskolako partitura guztiak.

Entzumena, Musika Hizkuntza eta Kultura Musikala lantzeko jarduerak.