Musika denontzat

Adina ez delako muga musikaz gozatzeko, Eskolak bizitzako etapa guztietarako jarduerak eskaintzen ditu, bai bere programazio orokorrean, bai beste erakunde batzuekin elkarlanean.

Musikak onura ugari dakartza bizitza beterako.

Ezagutu gure eskaintza!

Intereseko informazioa

Plus 55 udal programa bat da, adineko pertsonen parte-hartze aktiboa sustatzea helburu duena, parte-hartze horrek zahartzaro prozesuan izan dezakeen eragin positiboari balioa emanez.

Besteak beste, Donostiako aisialdi eta parte-hartze eskaintzari buruzko informazioa ematen du, eta hiriko adinekoen proposamenak jasotzen ditu, horiek garatzeko, antolatzeko eta bultzatzeko behar diren baliabideak eskainiz.

Horren bidez, adinekoen presentzia eta parte-hartzea indartu nahi dugu, ezinbestekoa baita gizarte aberats, askotariko eta eraikitzaile bat sortzeko.

Plus 55 programa garatzen den 6 zentroetan, Musika eta Dantza Eskolak 55 urtetik gorako pertsonei zuzendutako jarduera eta tailer hauek antolatzen ditu:

Ordutegia:

Astelehen, asteazken eta ostiraletan: 10:00-14:00

Jarduerak:

Koreografiak prestatzea.

Norentzat: dantzazaleentzat.

Irakasleak: Karlos Nguema.

Iraupena: urritik maiatzera.

Eguna(k): 1. astelehena eta 2. asteazkena.

Ordutegia: 10:00-11:00.

Tokia: udal dantza ikasgelak.

Helburuak:

  • Adinekoei hiru diziplinak (ahotsa, antzerkia eta dantza) esperimentatzeko aukera eskaintzea.
  • Saio musikal bat sortzea.
  • Adinekoen etengabeko ikaskuntza sustatzea eta ikasitakoa beste pertsonen parte-hartzea bultzatzeko akuilu gisa erabiltzea.

Emanaldiak: ikasturtean zehar emanaldiak egiten dituzte: Zorroaga Fundazioan eta Intxaurrondo Kultur Etxean.

Norentzat: estilo desberdinen ezagutzatik abiatuta (gaur egungoetan sakonduz) musika sortu nahi duenarentzat.

Irakaslea: Yamel Romero.

Iraupena: urritik martxora.

Eguna: asteazkena.

Ordutegia: 11:30-13:00.

Tokia: S17 gela.

Helburuak:

  • Musika genero eta estilo desberdinak ezagutzea.
  • Musikaren bidez adinekoen parte-hartzea sustatzea.
  • Eskuratutako ezagutzekin eginiko bideoa-konposizioaren bidez sormena garatzeko aukera ematea.

Emanaldiak: ikasturtearen amaieran, ikasitako edukiekin bideo bat egiten da YouTuben argitaratzeko.

Norentzat: dantzazaleentzat.

Irakasleak: Oihana Varela.

Iraupena: urtarriletik apirilera.

Eguna: ostirala.

Ordutegia: 9:30-10:30.

Lekua: dantza ikasgelak.

Helburuak:

  • Gorputzaren mugimendu organiko eta naturala lantzea, dantzaren hizkuntzan txertatzeko.
  • Mugimenduaren anatomia ikertzen, aztertzen eta entzuten ikastea, dantza bihurtzeko.
  • Egindako jardueren oroitzapenaren bidez memoria gaitasuna lantzea.

Besterik

  • Hitzaldiak.
  • Auzoko adinekoen elkarteekiko harremana.

Irakasgai honen helburua da musikaren historia entzunaldien bidez errepasatzea, aro eta estilo ezberdinetako berezitasun musikalak aztertuz.

Ikuspegi praktiko batetik, gaur egungo musika nola antolatzen den ulertzea, eta Euskal Herriko eta bereziki Donostiako herri musika ezagutzea.

Horretarako, aukeratutako entzunaldiak eta haien analisia erabiltzen dira, estilo ezberdinak kronologikoki aurkeztuz. Horrekin batera, estilo eta egileen arteko harremanak ere aztertzen dira, Greziako moduetatik eta Erdi Aroko musikatik hasita, Klasizismo eta Erromantizismotik igaroz, gaur egungo musikara iritsi arte.

Irakasgai honetan jarduera osagarriak ere antolatzen dira, hala nola, taldean kontzertu edo emanaldietara joatea, eta instrumentu edo estilo ezberdinak ezagutzeko masterclass-etan parte hartzea, bai Eskolan bertan, bai kanpoan.

Iraunkorrak ez diren hezkuntza jarduerak: jardunaldi, ikastaro edo tailer formatuan, musika eta dantzarekin lotura duten gai espezifikoen inguruan. Eskolak urtero ikastaroak

antolatzen ditu bere ikasleentzat eta herritar guztientzat. Ikastaro eta tailer hauen helburuak izan daitezke:

  1. Eskolak eskaintzen dituen irakasgaietan sakontzea: instrumentu masterclass-ak, dantza tailerrak, irakasgai teorikoen tailerrak, etab.
  2. Ikasturte arruntean ematen ez diren ezagutzak eskaintzea: musika software bereziaren inguruko ikastaroak, musika joera berrien inguruko tailerrak, dantza estilo ezberdinen aurkezpena, etab.
  3. Musika edo dantzarekin lotutako beste gaiak lantzea: bideo grabaketa eta edizioa, taldeen kudeaketa, soinu grabaketa eta nahasketa, kartelak diseinatzea, musikari eta dantzarien gorputza zaintzeko tailerrak.