Gazte talde eta elkarteei zuzendutako dirulaguntzak

Intereseko informazioa

Gazte talde eta elkarteei zuzendutako dirulaguntza

Udaletik urtero sustatzen dugu dirulaguntzen deialdia, erakundeak, elkarteak, fundazioak eta gazte-taldeak, bereziki 0-30 urte bitarteko haur, nerabe eta gazteei mesede egitea helburu duten proiektuak garatzen dituztenak eta/edo haien bizi-baldintzak eta bizi-kalitatea nabarmen hobetzen laguntzen dutenak.

Nork eska ditzake

Dirulaguntza hauek legez eratutako irabazi-asmorik gabeko elkarte eta entitateek jasotzeko aukera dute, betiere egoitza edo ordezkaritza eta jarduketa eremua Donostian izanik.

Zertarako eska daitezke

Haurren (0-5 eta 5-11 urte), nerabeen (12-17 urte) edo/eta gazteen (18-30 urte) onura helburutzat duten, edota beraien bizi baldintzak eta kalitatea nabarmen hobetzen duten proiektuak garatzeko.

Nork eska ditzake

Gabonetako dirulaguntzak eskatu ahal izango dituzte, bereziki, beren helburuari jarraituz 0-30 adin tartearen esparruan lan egiten duten elkarte nahiz gazte taldeek.

Zertarako eska daitezke

Gabon garaian, haur, nerabe eta gazteentzako ekintza ludiko edota kulturalez osaturiko programa hezitzaileak aurrera eramateko.