Ura eta saneamendu-sarea
Intereseko informazioa
Edateko uraren kontsumoa
3 hilean behin, ur-kontagailuak irakurtzen dira, etxebizitza bakoitzeko kontsumoa kalkulatzeko. Prozesu hori errazteko, hiria 3 eremutan banatzen da. Kontsultatu egutegi fiskala, tasa eta zerga bakoitza noiz kobratzen diren jakiteko.
Irakurritako kontsumoa hurrengo hilaren 15aren eta ondoren datorren hilaren 10aren artean kobratuko da. Gogoratu ordainagiriak helbideratuak badituzu kobrantza azken egunean egingo dela.
Hirian kontagailuak irakurtzeaz arduratzen den enpresa Vanagua da. Teknikariak irakurketa egitera joaten direnean etxean ez bazaude, postontzian jakinarazpen bat utziko dizute.
Datuak telefonoz eman ahal izango dituzu 943 224 201 telefonoan edo Vanaguako irakurketen formularioaren bidez. Deitu aurretik, kontsultatu nola irakur dezakezun zure kontagailua.
Gorabeherarik edo matxurarik izanez gero, jarri harremanetan Vanaguarekin:
- Telefonoa: 943 313 800
- Posta elektronikoa: vanagua@globalomnium.com